Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

ADI! JARDUNALDIAK SPRI

evento

EKITALDI PRESENTZIALA ETA ONLINEKOA

MUNDURA BEGIRA 2021 - A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING

95etik gora herrialdetara zabaltzen den sare bat zuretzat, Mundura Begira ekitaldian

grafico

Azaroak 10 eta 11

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea, 4
48011 Bilbo - Bizkaia


Zauden lekuan zaudela, konekta zaitez gehien interesatzen zaizun herrialdearekin eta jakizu lehen eskutik nola ari diren erantzuten merkatuak, zure negozioa berme guztiekin zabaldu dezazun atzerrian.

Hasi laguntza eta finantzaketatik, mundu mailako krisiak eragindako zailtasunetaraino, edo jomugan banku-kontu bat ireki eta jomugako bazkide bat bilatzeraino. Horra BasqueTrade & Investment agentziak bulego propioz eta aholkulari espezializatuz osatutako bere kanpo sarearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzu batzuk.

95 herrialde zure eskura, zure kasua kontsultatzeko eta zure negozioarentzat benetako plan fidagarri bat sortzeko.

Ez da erraza nazioarteko presentzia hain indartsua duen kanpo sare bat aurkitzea. Aprobetxa ezazu!

Eskatu hemen zure hitzordua

evento


INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA / 2. ONLINEKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA

16 saio teoriko-praktiko, ideia oso argiak emango dizkietenak zuzendaritza-taldeei euren negozio edo kudeaketa ereduak berritzeko

Programa honek hiru orduko onlineko eta doako saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu euskal produkzio-sareko profesionalentzat, eta bere asmoa da berehala aplikatzeko moduko ezagutzak eta ideiak azaleratzea, enpresei euren arazoak konpontzen edo erronka berriei aurre egiten laguntzeko.

Saioetan jardunbide egokiak aztertuko dira eta 16 gairi buruzko hausnarketa egingo da. Hona hemen horietako batzuk:

  • Pertsona konprometituak antolakunde lehiakorretarako.
  • Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik harago.
  • Talentua bilatu eta atxikitzea.
  • Zure enpresaren neurrira eginiko berrikuntza.
  • Negoziatzea, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea.
  • Negozio-ereduaren berrikuntza arrakastaren giltza bezala.
  • Enpresa etengabeko hobekuntzarantz bideratzea.
  • Bezeroek eskain diezaguketena.
  • Jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa aktiboa lehiakortasun abantaila bezala.
  • Zure enpresak berdintasun arloan egin behar duena.
  • Supply Chain: Kudeaketa hornitzailearengandik bezeroarenganaino.
  • Estrategia. Nola lortu gure asmoak egia bihurtzea?.

Eta nola gaiak independenteak diren, nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Kontsultatu agenda!


Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España
Tel.: 900 929 393 info@spri.eus
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara spricomunica@spri.eus