| 2022ko martxoak 16 / 9:30etik 11:00etara / online Webinar honetan aurkeztuko dira 2022an euskal enpresei eskainiko zaizkien I+G+B-ko laguntzak eta ekintzak. CDTIk hizpide hartuko ditu laguntza partzialki itzulgarriak, dirulaguntzen deialdiak, arrisku kapitaleko inbertsioak eta erosketa publikoa. Baita ere aurreratuko ditu 2022rako aurreikusitako egutegia eta nobedadeak. Bestalde, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak I+G+B bultzatzeko programak aurkeztuko ditu, arreta berezia eskainiz enpresentzako I+G+b-ko laguntzei. | |
| 2022ko martxoak 17 / 15:00etatik 16:30era / online Errepaso labur bat emango diegu osasungintzako produktuak erregistratzeko eskakizun eta prozedurei, eta ebaluazio klinikoaren eta kalitate-sistema bat inplementatzearen garrantziari. Ekitaldia bereziki zuzentzen zaie Estatu Batuetako merkatuan gailu medikoak eta osasungintzako produktuak sartu nahi dituzten euskal enpresetako profesional, zuzendaritza-kargu eta teknikariei. | |
| Indusdenda Kongresua: onlineko B2B salmenta / 2022ko martxoak 16 / 09:30etik 13:30era Salmenta-prozesua digitalizatzeak negozioa sortzeko bide berriak irekitzen dizkie B2B enpresei, eredu berrien bidez. Salmenta-kate osoaren digitalizazioari buruzko gogoeta bateratua egingo dugu: merkatu berriak, bezero berriak, azpiegitura eta logistika, langileak, presentzia plataformetan, marketin digitalari buruzko ezagutza… Funtsean, negozio-eredua aldatzean birdefinitzen eta baloratzen diren aldagai guztiak. Eta euren salmenta-prozesua digitalizatu duten lau enpresaren kasu praktikoak ezagutuko ditugu. | |
| 2022ko martxoak 15 / Online. 9.30-12.30 / Hizlaria: Juan Carlos Morla Saio birtual bat eduki hauek lantzeko: - Jabetza industriala eta intelektuala (JI) integratzea enpresetako berrikuntza prozesuan eta kudeaketan.
- JJI: zer babestu daitekeen, nola eta zertarako.
- JTeknologia babestea: zertarako balio duten patenteek, eta zertarako ez. Zein alternatiba daude?
- JPatenteak informazio iturri gisa, eta arau-hauste arriskuak prebenitzeko.
| |
| Bateratu 2022 programa Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko. | |
| Bideratu 2022 programa 5 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. | |
| Bilakatu 2022 programa Milioi bat eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak enpresako, euren emaitzak hobetzen eta hazkundea bultzatzen lagunduko dieten produkzio-inbertsio berriak egiteko. | |
| Industria Digitala 2022 programa Industri arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. | |
| Zibersegurtasun Industriala 2022 programa Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean. | |
| BEINT bekak 2022 100 plaza goi-mailako unibertsitate titulua duten 30 urtetik beherako gazteentzat, zeintzuk bi urtez espezializatuko baitira atzerriko merkataritzan, eta lan-esperientzia eta esperientzia pertsonala eskuratuko baitute atzerrian euskal erakunde eta enpresen eskutik. | |
| Hazitek 2022 programa I+G-rako Hazitek 2022 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan. Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu, eta bere aurrekontua (95 milioi euro) bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat. | |
| Elkartek 2022 programa 42 milioi euroko laguntzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sareko agenteek garatutako ikerketa kolaboratiboetarako. Dirulaguntza ez itzulgarriak dira eta hiru motatako proiektuetara bideratuko dira: - Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak
- Industria potentzial handiko ikerketa-proiektuak
- Interes bereziko ekintza osagarriak
| |
| Azpitek 2022 programa Programa honek dirulaguntzak eskaintzen dizkie Foku Anitzeko Teknologi Zentroei eta ZTBESen integratutako Ikerketa Kooperatiboko Zentroei, euren ikerketetarako beharrezko ekipamenduak erosi, instalatu edo eguneratzeko. | |
|