Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Basque Tek Ventures
Basque Tek Ventures espreski zuzentzen zaie Basque Research and Technology Alliance (BRTA) sarera atxikitako zentroei, deep-tech ekintzaileei eta inbertsio-aukera berrien bila dabiltzan inbertitzaile eta enpresei.
  • Azkartu egiten du teknologia itxaropentsuenen merkaturatzea eta enpresa-sare berri baten sorkuntza bultzatzen du prozesu tutelatu baten bidez, oinarri teknologikoko startup berriak sortu eta azkartzeko.
  • Elkarrekin batzen ditu enpresa-proiektu sendoak sortzeko ezinbestekoak diren 3 elementu nagusiak: teknologia disruptiboak, talentu ekintzailea eta hazi-finantzaketa, inpaktu handiko laguntza-zerbitzuek bermaturiko Venture Building prozesu espezializatu bat eskainiz.
 
 
Hazinnova programa
ETEei laguntzen diegu berrikuntza-proiektu txikiak gauzatzen modu praktiko, arin eta sinplean Hazinnova programak eskaintzen dizu:
  • 50 orduko doako aholkularitza espezializatua.
  • Hazinnova agente baten laguntza prozesu osoan.
  • Oso karga administratibo txikia zure enpresarentzat.
  • Emaitza ukigarriak gehienez 3 hilabeteko epean.
 
 
2023ko maiatzak 10 | 08:30etik - 16:35era | Iberdrola Dorrea - Bilbo
Smart Industry 2023-Enpresen Networking topaketa aukera paregabea izango da industri arloko enpresen eta arlo digitaleko enpresa espezialisten arteko lankidetza ahalbidetzeko eta, bide horretatik, EIKTak (Fabrikazio gehigarria, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Errealitate birtuala, Ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna) bultzatzeko industrian. Industri arloko enpresa bat bazara, aukeratu zure hitzorduak industriarako zerbitzu digitalak eskaintzen dituzten konpainia desberdinekin. Aditua bazara produkzioari aplikagarri zaizkion zerbitzu digitaletan, osatu zure agenda bilerak egiteko Automozio, Aeronautika, Energia, Makina-erreminta eta beste hainbat sektoretako enpresa parte-hartzaileekin.
 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
2023ko apirilak 18 | 9:30etik 12:30era | online
Ikasi nola egin adierazleen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat, kudeaketa horren bidez garrantzitsua eta estrategikoa dena neurtzeko

2023ko apirilak 27 | 9:30etik 12:30era | online
Zure enpresak berdintasun arloan egin behar duena

 
 
Hornitzaile estrategikoak erakartzea – Invest in the Basque Country
Invest in the Basque Country-k sustatutako ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat.
 
 
Zibersegurtasun industriala programa
Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu:
  • Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak urteko eta enpresako.
  • Hornitzaile espezializatu baten laguntza zibersegurtasun arloko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzeko.
  • Zibersegurtasun arloko ikuskapen bat egitea, eta erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen zaurgarritasunak ezagutzea.
  • Informazio estrategiko edo sentikorra (datuak edo jabetza intelektuala) segurtatzea.
  • Zure enpresaren komunikazioen monitorizazioa babes-gailuen bitartez.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
Bideratu Berria programa – Enpresak berrabiaraztea
Bideratu Berria programak eskaintzen dizu:
  • Milioi 1 eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
  • Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko aukera, errentagarri izan daitezen.
  • Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
 
 
Basque Digital Innovation Hub aktiboak
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Basque Enterprise Europe Network
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko eta berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena eta proiekzioa bultzatzeko.
 
 
Baskeep
Jarduera bat sendotu nahi baduzu, edo zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko jasangarritasuna indartu, edo aholkularitza behar baduzu zure negozioan interesatuta leudekeen etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko, lagunduko dizugu.
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa