Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko ekainak 14 | 09:00etatik 12:30era | Euskalduna Jauregia
Euskadin kokatutako atzerriko enpresak dira inbertsio berriak erakartzeko enbaxadore onenak. SPRI Taldearen Invest in the Basque Country ekimenak proposatzen du topaketa bat egitea Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin, aukera izan dezaten euren artean harremantzeko, eta lehen eskutik jakin dezaten zein abantaila dauden gure herrian inbertitzen jarraitzeko, zein ekimen abiaraziko diren talentua erakarri eta atxikitzeko eta nola handitu filialen garrantzia I+G-ko proiektuak garatuz.
 
 
2023ko ekainak 1 | 09:30etik 12:30era | online
Produktu eta zerbitzu berrien merkaturatzea oinarrizko jarduera da edozein enpresatan. Merkatua dinamikoa da. Gustuak arrazoi askogatik aldatzen dira. Enpresak egokitu egin daitezke, eta egokitu egin behar dute. Saioaren edukia:
  • Sarrera: balioa sortu eta atzematea
  • Balioa sortzea
  • Nola erabakitzen duen bezeroak
  • Balioa atzematea
  • Behar bezala antolatzea, produktu berriak merkaturatzeko
  • Nola merkaturatzen den produktu edo berrikuntza disruptibo bat
2023ko maiatzak 25 | 09:30etik 12:30era | online
Ezagutu talde-lanari buruzko mitoak eta okerreko sinesmenetatik bereizteko giltzarri espezifikoak
Tailer birtual honetan hainbat giltzarri espezifiko azalduko ditugu jakiteko zer den benetan taldean lan egitea, eta urrunetik lan egiten duten taldeak dinamizatzeko baliagarriak izan daitezkeen tresna telematikoak erabili eta probatuko ditugu. Saioaren edukia
  • Taldean lan egingo dugu? Talde-lan kontzeptua argitzea eta lanerako beste modu batzuekin dituen aldeak aztertzea
  • Taldeko lanari buruzko mitoak.
  • Taldeetan sortzen diren arazo ohikoenen ezaugarriak.
  • Nola sortu talde eraginkor eta osasuntsuak. Kontuan hartu beharreko elementuak eta talde-lana garatzeko tresnak.

 
 
2023ko maiatzak 23 | 09:30etik 12:30era | online
Jardunaldi birtual honetan hainbat nozio eta tresna azalduko dira etengabeko hobekuntzari buruz, antolakundeek kalitate eta aniztasun handiagoak lor ditzaten beren eguneroko kudeaketan kostu txikiagoekin eta erantzute-denbora laburragoekin.

Saioaren edukia:
  • Zergatik da garrantzitsua etengabeko hobekuntza?
  • Zer den eta zer ez etengabeko hobekuntza. Bideratzaileak eta oztopoak.
  • Tresnak eta metodologiak: MUDA, Kaizen…
  • Giza osagaia.
 
 
2023ko maiatzak 25 | 09:30etik 13:00etara | TECNALIA. Donostia
Jardunaldi honetan aurkeztuko dira nodoaren arlo, zerbitzu eta aktiboak, bai eta dagoeneko gauzatu diren kasu eta proiektuak. Sektore desberdinetako kasu, proiektu, aplikazio eta konponbideak ezagutuko dituzu. Aukera paregabea:
  • TECNALIA, TEKNIKER eta IDEKOko robotika malgu eta kolaboratiboko laborategiek eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzeko
  • Nodoko konponbideak aplikatzen dituzten erakustaldi praktikoak eta erabilpen-kasuak ikusteko
  • Sakonago ezagutzeko robotika malgu eta kolaboratiboko aktiboak: "Konponbide robotikoetan integra daitezkeen ikuskapen sistemak", "Robot mugikorren kontrol liburutegia eta nabigazio autonomoa"
 
 
BIND 4.0 SME Connection
BIND 4.0 SME Connection programako erronketan parte hartuz proiektu teknologiko disruptiboak garatu ditzakezu industria, jasangarritasun, osasun, elikadura eta beste hainbat arlotan.
Onurak ETEentzat:
  • Talentu berritzaile gehiagorengana iristea
  • Zure eta industriaren erronka teknologikoei erantzutea
  • Negozio-aukerak handitzea
  • Berrikuntzako barne gaitasun berriak garatzea
  • Lehiakortasuna hobetzea
  • Sektoreko lidergoa lortzeko gaitasuna
  • Zure enpresaren digitalizazioan aurrera egitea
 
 
Adimen lehiakorra atzerriko merkatuetan
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratu honek atzerriko erronka eta aukerak identifikatzen ditu, bai arlo pribatukoak eta bai inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokiak, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan (hala nola automobilgintza, energia, bio-osasuna eta ingurumena).
 
 
Hazinnova programa
Hazinnova programak eskaintzen dizu:
  • 50 orduko doako aholkularitza espezializatua.
  • Hazinnova agente baten laguntza prozesu osoan.
  • Oso karga administratibo txikia zure enpresarentzat.
  • Emaitza ukigarriak gehienez 3 hilabeteko epean.
 
 
Basque Tek Ventures
Basque Tek Ventures ekimen berri bat da, oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko. Enpresa berri horiek Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroen teknologietan oinarrituta daude.
    Profil ekintzaileek bete beharreko baldintzak:
  • 01_ Ibilbide kontrastatua ekimen berritzaileak abiarazteko prozesuetan.
  • 02_ Esperientzia Negozioen Garapenean eta funtsak atzemateko prozesuetan.
  • 03_ Lidergorako eta komunikaziorako gaitasun handiak.
  • 04_ Dedikazio osoa eskaini ahal izatea proiektuari.
  • 05_ Programaren berezko baloreekin lerrokatzea: gardentasuna, diligentzia eta zorroztasuna.
 
 
Basque Digital Innovation Hub aktiboak
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Zutaz mintzo zaitez / gara. Euskal enpresa sustatzeko espazioa
Posible dugu zure enpresaz, zure proiektu berriez, zure lorpenez mintzatzea elkarrizketa, bideo, albiste eta abarren bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa