Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Innobideak Innokonexio programa
Itzuli beharrik gabeko 250.000 eurorainoko dirulaguntzak lagunduko dizu:
  • Produktu eta zerbitzu berriak diseinatzea edo dituzunak hobetzea.
  • Zure barne-eraginkortasuna hobetzea eta zure enpresan kudeaketa aurreratua ezartzea.
  • Europako proiektuak eta finantzaketa eskuratzea.
  • I+G+b - Zure patenteak babestea. Nazioartekotzea.
  • Behar duzun aholkularitza aditua izatea.
 
 
Banda zabal ultralasterra programa
Inbertsioaren %90a diruz lagunduz, Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak eskuratzen lagunduko zaitugu. Enpresentzako Banda Zabal Ultralasterra programak eskaintzen dizu:
  • 30.000 eurorainoko laguntzak urteko eta enpresako.
  • Telekomunikazio operadorearen alta-kuota bakarra ordaintzeko laguntza.
  • Aukera bikaina datu-bolumen handiak abiadura handian transmititzea eskatzen duen edozein jardueraren itxaro-denborak drastikoki hobetzeko.
 
 
Barnekintzaile programa
Barnekintzailek hiru laguntza-lerro desberdin eskaintzen dizkizu:
  • Negozio berriak sortzeko plana.
  • Negozio-planaren definizioa eta ideia heltzeko prozesuan laguntzea.
  • Definitutako Enpresa Plana gauzatzeko beharrezko finantzaketa eskuratzea.
  • . Gehi ezazu barne-ekintzailetza zure enpresan, eskatu zure laguntzak!.
 
 
2023ko ekainaren 20a | 9:30etik 12:30era | Lekua: Bizkaia Enpresa Digitala (TECNALIA)
Produktuaren Pasaporte Digitala tresna berri bat da, Europako merkataritza goitik behera aldatuko duena. Laster, produktuek pasaporte hori izan beharko dute Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko, eta hori erronka handia da enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez. Jardunaldi honetan, adituek azalduko dizute nola eragingo dion Produktuaren Pasaporte Digitalak zure enpresari, eta zer urrats egin behar dituzun hura ezartzeko
 
 
2023ko ekainaren 14a | 09: 30etik 13: 15era | Auditorio Edif. Bizkaia Plaza - Bilbao
Jardunaldi honetan, mailakako finantzaketaren mekanismoak eta metodologia ezagutuko dituzu, EAEko ETEen proiektu arrakastatsuak, EARASHI, SURE 5.0, TITAN, ELBE Eurocluster, Silicon Eurocluster eta AIBC bezalako proiektuen ur-jauziko finantzaketa-deialdi berriak, eta, nahi baduzu, aurkeztutako ur-jauziko finantzaketa-proiektuen arduradunekin elkarrizketa pribatuetan parte hartuko duzu. Mekanismo horren bidez enpresei ematen zaizkien laguntzen gehienezko aurrekontua aldakorra dela aurreratzen dizugu, proiektu bakoitzaren helburuen arabera, baina bataz beste, itzuli beharrik gabeko dirulaguntza 60.000-250.000 euro ingurukoa izaten da.
 
 
2023ko ekainaren 14an 09:00etatik 12:30etara
SPRI Taldearen Invest in Basque Country atalak proposatzen du topaketa bat egitea Euskadin kokatutako atzerriko kapitaleko enpresekin, aukera izan dezaten euren artean harremantzeko eta lehen eskutik jakin dezaten zein abantaila dauden gure herrian inbertitzen jarraitzeko, zein ekimen abiaraziko diren talentua erakarri eta atxikitzeko eta nola handitu filialen garrantzia I+G-ko proiektuak garatuz.
  • 1º Mahai-ingurua: Negozio giroa eta Euskadin inbertitzeko arrazoiak.
  • 2º Mahai-ingurua: Talentua eta Enpresa.
  • 3º Mahai-ingurua: I+G proiektuak Euskaditik garatzea. Nola balioetsi filiala matrizearen aurrean.
 
 
 
 
2023ko ekainaren 2an 10:00etatik 11:30etara
EKPk kudeatutako kirol-portuen % handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da. Gaur egun, EKPk bere ontziak erosi behar ditu portu-lanak egiteko, eta lan horiek fabrikatzeko eta funtzionatzeko garaian ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragitea nahi du
 
 
Adimen artifizial aplikatua - digitalizazioa programa
Adimen Artifizial Aplikatua programak eskaintzen dizu:
  • 100.000 € arteko laguntza Adimen Artifizialaren erabilera aplikatzeko eta sustatzeko.
  • Algoritmo aurreratuen bidez garatutako aplikazioak, soluzioak eta zerbitzuak ezartzea.
  • Eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea, zure ekoizpen-prozesuei AA aplikatuz.
  • Adimen Artifizialerako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software aplikazio ..espezializatura sarbidea.
 
 
Ekintzaile programa – Ekintzailetza
30.000 eurorainoko laguntza zure empresa-idea BIC batean umotzen laguntzeko
  • Zure negozio-ideiaren bideragarritasuna ziurtatzea, Enpresa Plana definituz
  • Segurtasunez abiatzeko zure neurriko laguntza integrala.
  • Zure proiektua epe luzera sendotzeko finantzaketa onuragarria.
  • BICen azpiegiturak zure eskura proiektua kokatzeko eta merkatu eta bezero berrietara iristeko.
 
 
Zutaz mintzo (gara) – Euskal empresa sustatzeko espazioa
Dauzkagun kanal guztiekin posible dugu zure enpresaz, zure proiektu berriez, zure lorpenez, elkarrizketa, bideo, albisteen bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Gainera, enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa