| 2024ko ekainak 5 | 08:30etik 10:40ra | Prentsa-aretoa, 2. maila, Bilbao Exhibition Center Nola hedatu makina-erremintaren zure negozioa Estatu Batuetako merkatuan Estatu Batuek ekonomia sendoa dute eta kalitate handiko produktuen eskaria gero eta handiagoa da. Gainera, prezioa ez da faktore erabakigarri nagusia. Hala ere, merkatu zabal horren potentzial guztia aprobetxatzeko, funtsezkoa da ulertzea ez dela merkatu bakarra; izan ere, hori beharrean, ezaugarri eta behar propioak dituzten eskualdeko merkatuen multzoa da. Jardunaldi honetan honako hauek lortuko dituzu AEBko fabrikazioko teknologia-merkatuaren inguruko ezagutza zehatza. Herrialdeko hainbat eskualdetan arrakasta lortzeko estrategiak. Merkatuan ezartzeko lege-aholkuak eta aholkularitza. Networkinga sektoreko liderrekin eta profesionalekin. Euskal enpresa asko beren estrategia komertzialak berriz ebaluatzen eta eguneratzen hasi dira, Estatu Batuetako merkatuei modu eraginkorragoan heltzeko. | Maximizatu zure arrakasta-potentziala munduko merkaturik dinamiko eta zorrotzenetako batean; hartu parte! |
| 2024ko maiatzak 30 | 09:30etik 12:30era | online Estrategia, nola gauzatu gure asmoak Estrategia definitzea ezinbestekoa da egungoa bezalako testuinguruetan. Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak garatu behar dituzte; beste kasu batzuetan, berriz, praktikoena ideia gutxi eta oso argi batzuk izaten dira. Ideia horiek, pertsona guztiek partekatzen eta onartzen dituzte eta erabaki egokiak hartzen laguntzen diete. Saio honetan honako hauek landuko ditugu: Zer den estrategia eta zer behar duen Prozesu estrategikoa. Daukazun informazioa eta behar duzuna. Hausnarketa sistematikoa eta parte-hartzailea. Negozio-eredua, desberdintze-faktorea. Asmotik ekintzara. | Ikasi berrikuntzarako antolaketa-ohiturak sortzen, eman izena! |
| 2024ko maiatzak 29 | 17:00etatik 19:00etara | Merkataritza Ganbera, Donostia 1. saioa B-WOMENIN Global: Emakumezkoen lidergoa B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen saioa emakumeen lidergoaren bidezko ahalduntzean eta erabaki estrategikoetan zentratzen da. Adibide errealen bidez, parte-hartzaileek lidergo eraginkorreko teknikak aplikatzen ikasiko dute, hazkunde profesionala sustatzeaz gain, beren erakundeen errendimenduan eta ikuspegi orokorrean eragin positiboa izan dezaten. | Indartu zure trebetasunak. Hartu parte! |
| DeskarbonizazioIndustrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango ditugu zure enpresan energia-eraginkortasuna hobetzeko aktibo finkoak erosteko 1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun. Zenbateko hori honako hauetara bideratuko da: Prozesu industrialak optimizatzeko kontsumo baxukoak eta eraginkorragoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak erostea. Erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo gutxitzea jatorri berriztagarria duen hidrogenoa edo biomasatik eratorritako erregaiak erabilita. Energia-kontsumoko kontrol eta aurrezkiko sistema digitalak erosten. Prozesu termikoak elektrifikatzea (bero-ponpa eta beste batzuk). Hondar-beroa berreskuratzeko sistematan inbertitzea. Lantegi industrialeko klimatizazio-edo beroketa-sistemak hobetzea, eraginkorragoak izan daitezen. Berria! Oraindik existitzen ez diren establezimendu edo prozesu-lerro berrietan inbertsioak egitea. Berria! Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztea, honakoetan laguntzen duten proiektuen bidez: Lehengai edo bigarren mailako materia jasangarri berriak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea edo balioa ematea eta gas fluordunak ordezkatzea. Berria! | Egin aurre zure produkzio-prozesuak deskarbonizatzeko inbertsioei laguntzekin! |
| Lortu programa - Ibilgetuan inbertitzea Zehaztasunez jardun zure birfinantzaketako proiekuan. Eskatu orain laguntza! Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, honako hauek lortzeko finantza-osasuna hobetzen lagunduko dizun proiektua aurrera eramateko: Aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako ekintza-plana presta dezan. Enpresa bideragarria izan dadin behar diren zereginak eta lotutako baliabideak hobetzea. Finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko. Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditua kontratatzeko gastuen zati bat estaltzea. | Zuen enpresak zorra berriro finantzatu behar al du? Kontsulta iezaguzu! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|