Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
ONLINEKO EKITALDIA – 2021EKO UZTAILAK 6 ETA 7
12 egun falta dira BIND 4.0 programaren 4.0 Industriako 30 proiektu disruptibo berriak eta haien azken teknologiak ezagutzera emango dituen zuzeneko emanaldirako
BIND 4.0 programaren bosgarren edizioan parte hartu duten startup-ek eta partner gisa aritu diren enpresek elkarrekin garatutako proiektuen aurkezpenak streaming bidez egingo dira. Eman izena hemen!
 
SPRI
JARDUNALDI BIRTUALA – UZTAILAK 8 – 10:00ETATIK 11:00ETARA
Ordubeteko hitzordu bat proposatzen dizugu Turkiarekin laster sortuko den negozio-testuingurua aztertzeko. Etor zaitezke?
Europako Batzordearen aurrekontu berriari buruzko informazioa aurkeztuko dugu (22.000 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusi baitu datozen urteetarako) eta euskal enpresek Turkiako merkatuan izan ditzaketen aukerak aztertuko ditugu. Gorde plaza bat!
 
SPRI
ONLINEKO 4 JARDUNALDI – ADIMEN ARTIFIZIALA
4 jardunaldi birtualetan aztertuko dugu Adimen Artifizialaren potentziala, hura bultzatzeko laguntza-programa eta nola inplementatu zure negozioan
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – EKAINAK 29 / 15:30ETIK 17:00ETARA
[AA.1] Lortu bikaintasun operazionala, merkaturatu arrakastaz produktu berriak edo berritu zure negozio-eredua Adimen Artifiziala txertatuz
Bai, baina… Nola? Argi dago teknologia horrek oso abantaila garrantzitsuak ematen dituela datuak aztertzeko metodo tradizionalen aldean, baina enpresek oraindik ez dute argi noiz duen zentzua teknologia hori erabiltzeak eta, batez ere, nola egin errentagarri Adimen Artifizialeko inbertsioak. Eman izena eta jakin gehiago!
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 1 / 09:30ETIK 11:00ETARA
[AA.2] Ezagutu Adimen Artifizialaren enpresa arloko aplikazioak, araudiak eta teknologia hori zure negozioan txertatzeko laguntzak
Adimen Artifizialari esker posible da datu-bolumen handi eta konplexuak modu seguruan prozesatu eta aztertzea bizi-ziko osoan zehar. Hori guztia produktu hobeak, software eraginkorragoa eta produkzio optimizatua lortzeko. Ezagutu itzazu aplikazio hauek eta parte hartu!
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 8 / 09:30ETIK 11:00ETARA
[AA.3] Ezagutu Adimen Artifizialaren aplikazio praktikoak optimizazio-arazoak konpontzeko eta algoritmo ebolutiboak arazo horiek intuitiboki ebazteko
Kontzienteki edo inkontzienteki, etengabe ari gara optimizazio-arazoak aztertzen eta konpontzen, hasi sinpleenetatik -joan-etorri bat ahalik eta denbora laburrenean egitea- eta konplexuenetaraino. Parte hartu jardunaldi honetan eta hasi zure programazioak optimizatzen!
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 13 / 09:00ETATIK 10:30ERA
[AA.4] Eskuratu jarraibideak, ikuspegiak eta ezagutza euren proiektuetan Adimen Artifiziala integratu dutenen erabilera-kasuen bitartez
Enpresen jardueraren ardatza informazioa eraldatzea da, hirugarrenei balio handiagoa eskaini ahal izateko. Eraldaketa-prozesuek adimen artifizialeko sistemak datu historikoen bidez ikasteko gai diren esperientzia eta ezagutza eskatzen dute. Eman izena orain eraldaketa horren prozesuak ulertzeko!
 
SPRI
GLOBAL TRAINING BEKAK
31 urtetik beherako unibertsitate-tituludunek euren prestakuntza osatu dezakete atzerrian praktikak eginaz Global Training bekekin
Programa honek 6.200.000 €-ko aurrekontua du, eta Euskadiko hainbat erakunderen lankidetzaren bidez artikulatzen da. Helburua da gazteen prestakuntza hobetzea nazioarteko inguruneetan moldatzeko trebetasunak eskuratu ditzaten. Kontsultatu hemen 495 bekei buruzko informazioa!
 
SPRI
Hazinnova
50 orduko doako aholkularitza espezializatua behar dituzun berrikuntza txiki horiek inplementatzeko modu erraz, arin eta indibidualizatuan?
Hazinnova programak 50 orduko doako aholkularitza eta laguntza eskaintzen du enpresek hobekuntzak egin ditzaten euren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioan, produkzio-prozesuetan, pertsonen kudeaketan, gaikuntzan, bezeroak erakarri, artatu eta leialtzeko prozesuetan, hornikuntza-katean, administrazio-prozesuetan, e.a. Eskatu hemen!.
 
SPRI
Inplantalariak
Aholkulari teknologiko batek lagunduko dizu identifikatzen zure enpresako zein arlo hobetu ditzakezun teknologiak erabilita
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara, doako aholkularitza emango dizugu eta teknologiak berehala ezartzeko aukera, zure negozioaren eraldaketa digitalaren bidez posible izan dezazun denbora eta kostuak aurreztea, zure kolaboratzaileekin digitalki harremantzeko modua hobetzea, presentzia digitala izatea bezeroak zure bila dabiltzan tokietan, konfiantza sortzea segurtasuna eta eraginkortasuna transmitituz…. Jarri orain gurekin harremanetan!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España
Tel.: 900 929 393 info@spri.eus
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara spricomunica@spri.eus