Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko otsailak 24 | 10:00etatik 11:30era | online
Alertak jaso nahi badituzu saioa hasi aurretik, jardunaldian erregistratu behar duzu edo zuzenekoaren jakinarazpena aktibatu YouTube-n. I+G+B, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak
 
 
Innobideak Prestakuntza
Innobideak Prestakuntza programak ematen dizu:
  • Ideia oso argiak erabaki estrategiko aproposak hartzeko.
  • Nozio batzuk egungo negozioaren ustiapena nahiz negozio berrien esplorazioa kudeatzeko. Behar duzun gaitasuna, negozio-eredu baten inguruneko aldaketetara eta aukeretara egokitzeari buruz hausnartzeko.
  • Bezeroarenganako orientazioa, zure negozio-eredura nola atxiki jakiteko.
  • Etengabeko hobekuntzarako tresnak, epe laburreko emaitzekin.
  • Behar duzun ezagutza, bezero eta hornitzaileen arteko oinarrizko prozesuak integratzeko.
  • Nozio batzuk pertsonen kudeaketa aktiboa egiteko, enpresaren proiektuarekin konprometitzeko eta lidergo-gaitasuna garatzeko.
  • Gako batzuk gure enpresarako talentu konpetenteena bildu, hautatu, garatu eta leialtzeko.
  • Gaitasun handiagoa aukerak negoziatzeko eta gatazkak kudeatzeko.
  • Behar duzun ikaskuntza, talde-lana zer den eta taldeak urrunetik nola dinamizatu jakiteko.
  • Behar dituzun gaitasunak konpromiso soziala zure enpresa-helburuen balio bereizgarri gisa kudeatzeko.
  • Hainbat ideia antolakundea aniztasunerantz, kudeaketa aurreraturantz eta berdintasunerantz bideratzeko.
  • Behar duzun informazioa, erronka estrategiko baten inguruko zaintza lehiakorreko prozesu sistematiko eta proaktiboa ezartzeko.
  • Baliabide ekonomikoak kudeatzeko jarraibideak, lortu nahi diren emaitzetara iristeko estrategiak gauzatzeko.
 
 
2023ko martxoak 7 | 9:30etik 12:00etara | online
Jardunaldiaren helburua da eskema orokor bat lortzea Office 365-en gobernantzarako aintzat hartu beharreko alderdiei buruz, posible izan dezazun prozesuak, pertsonak eta 365 teknologiak lerrokatzea zure antolakundean, lan-kultura digitalago bat lortzeko.
 
 
2023ko martxoak 9 | 9:30etik 11:30era | online
Errepaso bat emango diegu segurtasun informatikoarekin lotutako oinarrizko kontzeptuei, lau bloketan antolatuta: zure baliabideetarako sarbidearen kontrola, segurtasun kopiak, VPN erabiltzea urruneko konexioetarako eta pasahitzak babesteko politikak, eguneratzeak, etab.
 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
Hazitek 2023 programa – I+G
I+G-rako Hazitek 2023 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan. Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu, eta bere aurrekontua (90 milioi euro) bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.
 
 
Elkartek 2023 programa – I+G
39 milioi euroko laguntzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sareko agenteek garatutako ikerketa kolaboratiboetarako. Dirulaguntza ez itzulgarriak dira eta hiru motatako proiektuetara bideratuko dira:
  • Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak
  • Industria potentzial handiko ikerketa-proiektuak
  • Interes bereziko ekintza osagarriak
 
 
Gauzatu Industria 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
 
 
Indartu 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko (gehienez 3 milioi euro enpresako) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, honakoekin zuzenean lotuta dauden inbertsioetarako: produktua eraldatzeko prozesua hobetzea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea. (*) Informazio hori aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratu ondoren.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa