Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
BDIH Konexio 2023 programa - Digitalizazio jasangarria
Konekta zaitez teknologia digitalak eta jasangarriak probatzeko azpiegitura-sare onenarekin. Haien balio-katean teknologia berriak sartu nahi dituzten manufaktura-enpresa industrialek haien proiektuak aurkezteko eta gastuen % 80ko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dizkien laguntza hau eskuratzeko aukera dute.
 
 
Hazinnova programa - Berrikuntza
Hazinnovak 5 langile edo gehiago dituzten eta arlo hauetako jarduerak garatzen dituzten enpresei doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu eskaintzen dizkie: jarduera industrialak, industriarekin lotutako zerbitzuak, informazioaren gizartea eta komunikazioak, logistika eta handizkako merkataritza. Enpresek 2 mikroproiektu egin ditzakete gehienez, honako 8 tipologia hauen artean aukeratuta: Ekonomiko-Finantzarioa, Barne Administrazio-Prozesuak, Produkzioa, Logistika, Pertsonak, Bezeroak, Merkatu Berriak eta Produktua.
 
 
Zabaldu programa - Nazioartekotzea
Itzuli behar ez diren 45.000 € arteko dirulaguntzak % 50etik beherako esportazioa duten ETE eta Startupentzat, atzerrian duten presentzia sustatzeko.
 
 
Lortu programa - Finantzaketa
Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, zure finantza-osasunari lagunduko dion proiektu bat gauzatzeko: aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin eta ekintza-plana presta dezan, enpresa bideragarria izateko behar den operatiboa eta lotutako baliabideak hobetzea, finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan zeharreko laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko, eta diagnostikoa egiten, ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen laguntzeko aditua kontratatzeko gastuen zati bat ordaintzea.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak urtean 18.000 € arte eskaintzen ditu zure enpresak behar dituen EIKTen inguruko diagnostikoa egin eta horiek ezar ditzazun. Gaitasun digital berriak eskuratzeko eta produkzio-prozesuan aplikatzeko laguntza: Hodeiko zerbitzuak, Big data, Errealitate Birtuala, Smart factory, Fabrikazio Aditiboa, Gamifikazioa, Merkataritza elektronikoa, Produkzioa, Erabakiak hartzea eta azterketa egitea, Enpresa-kudeaketako sistemak, Life Cycle, Telelana... eta laguntza pertsonalizatua industria adimentsurako eraldaketa digitalezko zure prozesuan.
 
 
Smart Industry programa - Digitalizazioa
150.000 € arteko dirulaguntzak proiektu indibidualetarako eta 300.000 € artekoak kolaboratiboetarako, industriako enpresentzat edo industriarekin eta zerbitzu aurreratuekin lotuta daudenentzat eta haien I+Gko eragileekin batera Fabrikazio Aurreratuan aplikatutako EIKTen arloan proiektuak garatzen dituztenentzat; betiere, egiaztatzeko efektua baldin badute eta merkaturako transferentzia azkartzeko aukera ematen badute.
 
 
Kloud programa - Digitalización
Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko. 800.000 € industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek eta enpresa industrialek areto teknikoetako edo CPDetako azpiegiturak edo zerbitzuak Cloud ingurune komertzialetara migra ditzaten. Hodeian zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
 
 
Azaroak 13 eta 14 | BEC - Barakaldo
Ekoizpen-oinarria duen ezagutza teknologikoa elkartzeko eta aberasteko leku bat, euskal industria adimenduneko manufaktura aurreratuko eta aplikazio berrietako azken joeren zuzeneko behatokia.
  • Hitzaldien egitaraua, ahots esanguratsuekin eta iritzi aberasgarriekin: Talentua, Trantsizioak, Joerak.
  • Hitzordua erakusketariekin: Digitalizazio arloko azken berrikuntzak, I+G+b, AA, Zibersegurtasuna, Digitalizazio jasangarriko aktiboak, gaitasun digital profesionalak, BasqueTrade&Invesment 20 aukera-merkatu, "Rebuild Ukraine"...
Gainera, funtzionatzen duen networkinga erraztuko du Basque Open Industryk.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa