Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko maiatzak 31 | 09:30etik 11:00etara | online
Azokak azpi-kanal oso interesgarria dira enpresa industrialentzat kaptaziorako eta B2B jardueretarako. Sail komertzial industrialen urteko ekintzetako bat badira ere, profesional askok ez dakite errentagarria den ekitaldi horietara joatea.
 
 
2023ko maiatzak 10 | 10:00etatik 11:10era | online
Vietnam goraka abiatu da talentuan eta manufakturaren kalitatean, eta, ondorioz, ekipo industrial sofistikatu, teknologiko eta fidagarriago gehiagoren beharra dauka produktu hobeak fabrikatzeko. Bestalde, Vietnamek Merkataritza Libreko Akordio bat sinatu zuen Europar Batasunarekin 2020an, eta horrek fabrikazio-zentro ezin aproposago bihurtzen du Europara produktuak esportatzeko zein Europako makineria eta antzeko produktuak inportatzeko. ASEAN komunitateko beste ezein herrialdek –Singapurrek salbu– ez dauka horrelako itunik EBrekin.
 
 
2023ko maiatzak 19 | 09:30etik 12:00etara | online
Jardunaldi honetan azalduko dugu zein baldintza bete behar dituen eCommerce batek diseinu eta usagarritasun arloan, erosketa-esperientzia egokia izan dadin. Hainbat adibide ikusiko ditugu jakiteko zer egin behar den eta zer ez, eta ideiak emango ditugu onlineko salmenta oztopatzen duten ohiko arazoak konpontzeko.
 
 
Mikroenpresa digitala aholkularitza
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara eta zure helburua bada:
  • Salmentak ugaritzea; bitarteko digitalen bidez kanal berriak irekiz.
  • Kostuak eta denborak aurreztea, eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz.
  • Eraginkorrago izatea, lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz.
  • Edozein tokitan bulego bat izatea, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko.
  • Zerbitzua bizkortzea, smartphone-ak bulego mugikor gisa erabiliz, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin.
  • Zure enpresa segurtatzea, zibererasoen inpaktua saihestuz.
  • Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzea, hala nola, errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.
 
 
Basque Tek Ventures
Basque Tek Ventures ekimen berri bat da, oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko. Enpresa berri horiek Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroen teknologietan oinarrituta daude.
    Profil hau betetzen dutenentzat:
  • 01_Ibilbide kontrastatua ekimen berritzaileak abiarazteko prozesuetan.
  • 02_ Esperientzia Negozioen Garapenean eta funtsak atzemateko prozesuetan.
  • 03_ Lidergorako eta komunikaziorako gaitasun handiak.
  • 04_ Dedikazio osoa eskaini ahal izatea proiektuari.
  • 05_ Programaren berezko baloreekin lerrokatzea: gardentasuna, diligentzia eta zorroztasuna.
 
 
Hazinnova programa
ETEei laguntzen diegu berrikuntza-proiektu txikiak gauzatzen modu praktiko, arin eta sinplean Hazinnova programak eskaintzen dizu:
  • 50 orduko doako aholkularitza espezializatua.
  • Hazinnova agente baten laguntza prozesu osoan.
  • Oso karga administratibo txikia zure enpresarentzat.
  • Emaitza ukigarriak gehienez 3 hilabeteko epean.
 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
2023ko maiatzak 2 | 09:30etik 12:30era | online
Lehiakortasunaren zaintza, funtsezko prozesua berrikuntzarako

2023ko maiatzak 4 | 09:00etatik 14:00etara | online
Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea?

 
 
Zibersegurtasun industriala programa
Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu:
  • Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak urteko eta enpresako.
  • Hornitzaile espezializatu baten laguntza zibersegurtasun arloko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzeko.
  • Zibersegurtasun arloko ikuskapen bat egitea, eta erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen zaurgarritasunak ezagutzea.
  • Informazio estrategiko edo sentikorra (datuak edo jabetza intelektuala) segurtatzea.
  • Zure enpresaren komunikazioen monitorizazioa babes-gailuen bitartez.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
Basque Digital Innovation Hub aktiboak
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Zutaz mintzo zaitez / gara. Euskal enpresa sustatzeko espazioa
Posible dugu zure enpresaz, zure proiektu berriez, zure lorpenez mintzatzea elkarrizketa, bideo, albiste eta abarren bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa