Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko ekainak 15 | 08:45etik 12:00etara | Euskalduna Jauregia - Bilbo
Topaketaren helburua izango da ezagutzera ematea Japoniako eragile garrantzitsuenen (keyplayer) egungo egoera: euren erronkak, doing business¬ delakoaren giltzarriak, sektoreko zailtasunak eta arrakastak. Topaketa honetan balio-katearen puntu desberdinetako enpresa japoniarrak bilduko dira, egungo egoerari eta etorkizunari buruzko ikuspegi osatu bat eskaintzeko. Norentzat:
  • Automobilgintza sektoreko enpresa nazioartekotuentzat
  • Enpresa teknologikoentzat
  • Automobilgintzan espezializatutako makineria enpresentzat
 
 
2023ko ekainak 8 | 09:00etatik 14:40era | Donostiako Aquariumeko Auditorioa
UXcon Donostia ekitaldiaren lehen edizioko helburua da topagune bat sortzea Erabiltzaile esperientziaren (UX) inguruan, ideiak trukatzeko eta, sektoreko joera berrienak jorratuz, ezagutza handitzeko.
 
 
2023ko ekainak 7 | 09:30etik 12:00etara | online
Onlineko merkatuan sekulako lehia dago bezeroak erakartzeko. Hortaz, gure ahaleginak errentagarri bihurtu nahi baditugu, leialtze-estrategia bat behar dugu. Jardunaldi honetan, leialtze arloko espezialista den Patricia Alonsok leialtzearen abantailak azalduko dizkigu, eta gure leialtze-estrategia definitzeko prozesuan gidatuko gaitu, berak bizi izandako kasu errealak partekatuz.
 
 
2023ko ekainak 2 | 10:00etatik 11:30era | online
EKP enpresak kudeatutako kirol-portuetako itsasontzi askoren eraikuntza-prozesuan hondakin kopuru handia sortu da, eta oso zaila eta teknikoki garestia da itsasontzi horiek birziklatu eta aprobetxatzea euren bizitza erabilgarria amaitzen denean. Gaur egun, EKP-k itsasontzi propioak erosi behar ditu portuetako lanak egiteko, eta bere nahia da itsasontzi horiek ahalik eta inpaktu txikiena izan dezatela ingurumenean, bai beren fabrikazio-prozesuan eta bai erabiltzeko orduan.
 
 
2023ko ekainak 14 | 09:00etatik 12:30era | Euskalduna Jauregia
Euskadin kokatutako atzerriko enpresak dira inbertsio berriak erakartzeko enbaxadore onenak. SPRI Taldearen Invest in the Basque Country ekimenak proposatzen du topaketa bat egitea Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin, aukera izan dezaten euren artean harremantzeko, eta lehen eskutik jakin dezaten zein abantaila dauden gure herrian inbertitzen jarraitzeko, zein ekimen abiaraziko diren talentua erakarri eta atxikitzeko eta nola handitu filialen garrantzia I+G-ko proiektuak garatuz.
 
 
2023ko ekainaren 19tik 23ra | Montreal, Ottawa eta Toronto
Misio honen helburua da aukera ematea enpresa parte-hartzaileei informazio baliotsua jasotzeko Kolonbiako lizitazio publikoen arloko negozio-aukerei buruz eta baita ere aldebiko bilerak egiteko erakunde lizitatzaileekin nahiz bertako enpresekin, lankidetzarako edo aliantzak egiteko aukerak aztertzeko.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa - digitalizazioa
Adimen Artifizial Aplikatuko programak eskaintzen dizu:
  • 100.000 eurorainoko laguntza Adimen Artifiziala aplikatu eta sustatzeko.
  • Algoritmo aurreratuen bidez garatutako aplikazio, konponbide eta zerbitzuak ezartzea.
  • Eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea AA aplikatuz zure produkzio-prozesuetan.
  • Aholkularitza, ingeniaritza eta hardware eta software espezializatua eskuratzea Adimen Artifiziala aplikatzeko.
 
 
Ekintzaile programa - Ekintzailetza
30.000 €-rainoko laguntza zure enpresa-ideia berritzailea edo oinarri teknologikoko ideia umotzeko BIC batean. Programa honek eskaintzen dizu:
  • Zure negozio-ideiaren bideragarritasuna ziurtatzea Enpresa Plan bat definituz
  • Zure neurrira eginiko laguntza integrala enpresa segurtasunez abiarazteko
  • Finantzaketa abantailatsua zure proiektua epe luzera sendotzeko
  • BICetako azpiegiturak, zure proiektua kokatzeko eta bezero eta merkatu berrietara iristeko
 
 
Zutaz mintzo zaitez / gara. Euskal enpresa sustatzeko espazioa
Posible dugu zure enpresaz, zure proiektu berriez, zure lorpenez mintzatzea elkarrizketa, bideo, albiste eta abarren bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa