Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
2022ko azaroak 3 / 09:15etik 12:15era / Arabako Teknologi Parkea (Gasteiz)
Jardunaldi honetan hainbat eragile garrantzitsuk eta adituk azalduko digute zeintzuk diren datuaren bidezko trantsizio energetikoaren giltzarriak. Euren esperientzien bitartez, lehen eskutik ikusiko dugu nola datuak, IoT eta AA baliagarri izan diren euren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta kontsumoa gutxitzeko industrian.
 
 
2022ko azaroak 3 / 09:30etik 12:30era / online
Jardunaldi birtual honetan aurkeztuko dira hainbat kontzeptu eta tresna, baliagarri direnak bezeroari bideratutako kultura lortzeko, eta bezeroen eta gure proiektuekiko duten atxikimenduaren kudeaketa aktibo eta sistematikoa egiteko.
    Saioaren edukia:
  • Bezeroen kudeaketa zeregin kolektibo gisa.
  • Bezeroak entzutea eta ezagutzea.
  • Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
  • Bezeroak gure proiektuekin lotzea.
 
 
2022ko azaroak 8 / 9:30etik 11:00etara / online
Jakizu nola lagundu diezazukeen prozesuen automatizazio robotikoak zure antolakundeko prozesu errepikakorrak eraldatzen, prozesu horiek azkartuz, lan-kargak murriztuz eta ahalegin korporatiboak balio operatiboa lortzera bideratuz. Jardunaldi honetan hobeto ulertuko duzu zer den RPA, eta zein diren erabiltzen ari diren tresna eta metodologiak. Inguruko erabilpen-kasuak ere aztertuko ditugu, haien bidez lehen eskutik ezagutzeko nola lagun diezagukeen teknologia berri honek gure negozioaren errentagarritasuna hobetzen.
 
 
2022ko azaroak 24 / 08:30etik 16:35era / Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork parte har dezake jardunaldi honetan?
  • Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresek, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna).
  • Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresek, Industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria
Laguntzak ematen ditugu inbertsioak egiteko enplegua mantentzera bideratutako aktibo finkoetan. Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu:
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, bideo marketina,
  • HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.
 
 
Industria Digitala programa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
Zibersegurtasun Industriala programa
Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu:
  • Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak urteko eta enpresako.
  • Hornitzaile espezializatu baten laguntza zibersegurtasun arloko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzeko.
  • Zibersegurtasun arloko ikuskapen bat egitea, eta erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen zaurgarritasunak ezagutzea.
  • Informazio estrategiko edo sentikorra (datuak edo jabetza intelektuala) segurtatzea.
  • Zure enpresaren komunikazioen monitorizazioa babes-gailuen bitartez.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko programa
Adimen Artifizial Aplikatuko programak eskaintzen dizu:
  • 100.000 eurorainoko laguntza Adimen Artifiziala aplikatu eta sustatzeko.
  • Algoritmo aurreratuen bidez garatutako aplikazio, konponbide eta zerbitzuak ezartzea.
  • Eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea AA aplikatuz zure produkzio-prozesuetan.
  • Aholkularitza, ingeniaritza eta hardware eta software espezializatua eskuratzea Adimen Artifiziala aplikatzeko.
 
 
Renove Industria 4.0 programa
Renove Industria 4.0 programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza ekonomikoa hardwarea eta softwarea erosteko. Gastuen % 25eraino edo 200.000 euro proiektuko, 100.000 eurorainoko mugarekin laguntza-ildo bakoitzeko.
  • Aholkularitza 4.0 Industriako proiektuetarako.
  • Sarbidea balio erantsi handiagoko merkatu industrialetara.
Gainera, programak bigarren ildo bat ireki du makineria aurreratu berria erosteko (softwarea edo hardwarea), baina makineria horrek ezin ditu ordezkatu lehendik dauden instalazioak, eta helburutzat izan behar du eraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak inplementatzea.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Al darte de baja dejarás de recibir todas nuestras comunicaciones, recuerda que puedes seleccionar tus preferencias editando tu suscripción.
Deseo darme de baja | Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal