Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Zibersegurtasun industriala programa
Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu:
  • Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak urteko eta enpresako.
  • Hornitzaile espezializatu baten laguntza zibersegurtasun arloko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzeko.
  • Zibersegurtasun arloko ikuskapen bat egitea, eta erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen zaurgarritasunak ezagutzea.
  • Informazio estrategiko edo sentikorra (datuak edo jabetza intelektuala) segurtatzea.
  • Zure enpresaren komunikazioen monitorizazioa babes-gailuen bitartez.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
BEINT bekek eskaintzen dizute:
  • 30.000 € eta 70.000 € bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.
  • Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko ezagutza.
  • 20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan.
  • Aukera ona esperientzia handia biltzeko izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.
 
 
Bideratu Berria programa – Enpresak berrabiaraztea
Bideratu Berria programak eskaintzen dizu:
  • Milioi 1 eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
  • Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko aukera, errentagarri izan daitezen.
  • Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
 
 
Zure enpresaz mintzo zaitez/gara SPRI Taldearen komunikazio-kanaletan
Posible dugu zure enpresaz mintzatzea elkarrizketa, bideo, albiste, hitzaldi eta webinar-en bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Gainera, enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu.
 
 
Basque Digital Innovation Hub aktiboak
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Baskeep
Jarduera bat sendotu nahi baduzu, edo zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko jasangarritasuna indartu, edo aholkularitza behar baduzu zure negozioan interesatuta leudekeen etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko, lagunduko dizugu.
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
 
 
2023ko apirilak 20 | 9:30etik 11:00etara | online
Jardunaldi honetan hizpide hartuko ditugu teknologia mota horiekin elkarreragitean eta euren edukiak ustiatzean jasotzen dugun erantzunaren titulartasunak dakartzan erronka juridikoak. Norenak dira erantzun horiek? Libreki erabil ditzaket?
 
 
2023ko maiatzaren 8tik 12ra | Kolonbia
Misio honen helburua da aukera ematea enpresa parte-hartzaileei informazio baliotsua jasotzeko Kolonbiako lizitazio publikoen arloko negozio-aukerei buruz eta baita ere aldebiko bilerak egiteko erakunde lizitatzaileekin nahiz bertako enpresekin, lankidetzarako edo aliantzak egiteko aukerak aztertzeko..
2023ko ekainaren 5etik 7ra | Suitza
B2B topaketak eta Erosketa Publikoko aukerak Suitzan

2023ko ekainaren 19tik 23ra | Montreal, Ottawa eta Toronto
B2B topaketak eta Erosketa Publikoko aukerak Kanadan

 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa