Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
Bultzatu 2022 programa
400.000 eurorainoko dirulaguntza, edo gerrak 2021eko kostuen aldean ekarri duen igoeraren %50ekoa.
 
 
Aholku Programa
10.000 eurorainoko dirulaguntzak lege-aholkularitza ordaintzeko eta, hartara, Errusiari eta Bielorrusiari ezarritako zigor ekonomikoek eragindako arazo komertzialak arintzeko.
 
 
2022ko irailaren 23an 09:00etatik 11:00etaraBizkaiko Teknologi Parkea, Barco eraikina
 
 
Barnekintzaile 2022 programa
Hiru laguntza-ildo bereiziren bitartez aktibatu eta indartu ditugu BICek enpresen proiektu ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak, barnekintzailetzako proiektuak definitu, martxan jarri eta finantzatzeko.
 
 
Ekintzaile 2022 programa
30.000 eurorainoko laguntza enpresa-ideia berritzaile bat edo oinarri teknologikoko ideia bat umotzeko BIC batean.
 
 
Gaitasun Digital Profesionalak 2022 programa
Laguntzak eta Digitalizazio eta Giza Baliabide arloetako adituen aholkularitza espezializatua ibilbide-orri pertsonalizatu batekin hobekuntza-prozesu bat definitu nahi duten euskal enpresentzat, aukera izan dezaten beren lantaldearen premietara hobeto egokitzen diren prestakuntza-planak abiarazteko.
 
 
BDIH Konexio 2022 programa
Euren balio-katean teknologia berriak txertatu nahi dituzten manufaktura-enpresa industrialek posible dute euren proiektuak aurkeztea eta programa honen onuradun izatea gastuen %80rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak jasotzeko.
 
 
Innobideak Innokonexio Programa
Innobideak Inno Konexiok kudeaketa eta produktu arloan proiektu berritzaileak garatzen laguntzen die euskal enpresei.
 
 
Indartu 2022 programa
Egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 3 milioi euro enpresako, produkzio-instalazio berriak erosi, ekipatu eta berritzeko, eta enplegua sortzen laguntzeko.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Pilotu 2022 programa
50.000 €-rainoko edo inbertsioaren % 51rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresentzat, euren nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu ditzaten.
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Bateratu 2022 programa
Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Al darte de baja dejarás de recibir todas nuestras comunicaciones, recuerda que puedes seleccionar tus preferencias editando tu suscripción.
Deseo darme de baja | Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal