Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko apirilak 29 / 9:30etik 13:00etara / Online
Egitaraua:
  • 9:30 - Hasiera instituzionala Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.
  • 09:45 – H2020 programan izandako emaitzak (eztabaida-mahaia): Esperientzia arrakastatsuak Horizontea 2020 Programaren esparruan babestutako proiektuetan.
  • 11:15 – Hitzaldi nagusia: "Global megatrends & transformations: Horizon Europe’s contribution to tackle those challenges".
  • 11:35 – Aukerak "Horizonte Europa" programan (eztabaida-mahaia).
 
 
2022ko maiatzak 19/ 9:30etik 12:30era/ Bizkaiko Teknologi Parkea 204 eraikina Enpresa Digitala
Topaketa horretan hizpide hartuko da nola hautatu erakunde bakoitzaren beharrei egokitutako datu-ekosistema bat eta datu-proiektu bat gauzatu eta ezartzeko metodologia. Ikasiko dugu zeintzuk diren datuaren bizi-zikloa behar bezala kudeatzeko tresnak, gordailuak eta erregistroak.
 
 
2022ko maiatzak 12 /09:15etik 14:30era /Tecnalia eta Vicomtech-en eraikinak, Donostia (Gipuzkoa)
Jardunaldi horretan diagnostikorako produktu eta zerbitzuen arloan diharduten enpresei -hala nola probak egiten dituztenei, "cloud" aplikazioak garatzen dituztenei, irudi biomedikoak aztertzen dituztenei edo ebaluazio aurreklinikoak egiten dituztenei- zuzenean eskainiko zaizkie denbora errealeko erakustaldiak, erabilera-kasuak eta BDIH-ko gailu medikuen eta osasun digitalaren nodoko adituen aholkularitza. Orobat aurkeztuko dira nodoaren gaitasun gehigarriak gailu medikoetarako biomaterialen garapenerako.
 
 
2022ko maiatzak 11 / 10:00etatik 11:20etara / online /
Singapurreko gailu medikoen merkatuari buruzko perspektibek positiboak izaten jarraitzen dute, Singapurreko ekonomiaren susperraldi handiari esker. Sektoreko 60 enpresa multinazional baino gehiagok erabaki dute euren produkzio- edo banaketa-jarduerak Singapurren kokatzea, hainbat arrazoirengatik, hala nola balio erantsi handiko eta eduki teknologikoko hornikuntza- eta fabrikazio-katea izatea, I+G-ko ekosistema indartsua edukitzea eta negozio- eta teknologia-ereduen berrikuntzarako "hub" izatea.
 
 
2022ko maiatzak 2, 3 eta 4/ Presentziala eta hiru lurraldeetan
Hiru jardunaldi "enpresa ekintzaileei" buruz, oinarritzat harturik benetako esperientziak eta gure inguruan sortutako negozio berriak, eta EJ-SPRIren Barnekintzaile programa berria, zeinaren helburua baita negozio berriak sistematikoki esploratzen eta sortzen laguntzea.

2022ko maiatzak 2 / 09:30etik 12:00etara / Ilgner espazioa, Barakaldo
Nola izan enpresa ekintzailegoa Bizkaian. Barnekintzailetzarako laguntza

2022ko maiatzak 3 / 09:30etik 11:00etara/Arabako Teknologi Parkea, Gasteiz
Nola izan enpresa ekintzailegoa Araban. Barnekintzailetzarako laguntza

2022ko maiatzak 4 / 09:30etik 12:30era / Gipuzkoako BIC
Nola izan enpresa ekintzailegoa Gipuzkoan. Barnekintzailetzarako laguntza
 
 
2022ko maiatzak 3 / 9:30etik 12:30era / online /
Saioaren edukia:
  • Zerk eragiten dio produktu baten kostuari?.
  • Nola kalkulatzen da enpresa baten balioa?.
  • Antolakunde baten finantzen osasuna.
  • Kudeaketa ekonomikorako oinarrizko kontzeptu eta tresnak.
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioan sekula egin behar ez dena.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Formatu eskuragarri bat euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologiak aplikatu nahi dituzten mikroenpresa eta autonomo guztientzat, bai eta Interneten erabilpen intentsibo eta estentsiboan oinarritutako negozio-ideia bat garatu nahi duten ekonomia berriko sustatzaileentzat.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Bateratu 2022 programa
Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko.
 
 
Bideratu 2022 programa
5 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera.
 
 
Bilakatu 2022 programa
Milioi bat eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak enpresako, euren emaitzak hobetzen eta hazkundea bultzatzen lagunduko dieten produkzio-inbertsio berriak egiteko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra