Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.
 
 
Basque Tek Ventures | Arrisku Kapitala - I+G+b - Ekintzailetza
Teknologia disruptiboak, talentu ekintzailea eta hazi-finantzaketa batzen ditu Basque Tek Venturesek. Hala, enpresa arloko proiektu sendoak garatzeko oreka sortzen du.

Konbentzionalari aurre egin eta mundu mailako inpaktua duten berrikuntzei bideak irekitzen dizkieten 11 proiektu, bide-azpiegituren eraldaketa digitaletik hasi eta polifenolen disolbagarritasunera.
  • BIDEROAD: Bide-azpiegituren kudeaketaren eraldaketa digitala.
  • BMCP: Masen espektrometria aurreratua makromolekulak identifikatzeko.
  • FastAb: Antigorputzen detekzio azkarra, adimen epidemiologikorako.
  • INSPECTRAIL: Trenbide-azpiegituraren prebentzio-ikuskapen integralerako sistema.
  • MAIRON: Logistika kolaboratiboa guztizko automatizaziorako.
  • NEWRO: Iktusaren neuroerrehabilitazioa, exoeskeleto robotikoen bidez.
  • OPTEC4LIFE: Fetuaren monitorizazio ez-inbaditzailea, denbora errealean.
  • OPTIDEL Biosystems: Likidogarritasun baxuko polifenolen disolbagarritasuna.
  • ORBIK: Zibersegurtasuneko soluzioak, elektronika txertatua duten ekipoentzat.
  • SAFELOC: Manufaktura-industriako langileen produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko informazioa, denbora errealean.
  • SIAPS: Ikusmen eta adimen artifizialean oinarritutako ikuskapen bisualeko sistemak.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean.
 
 
Basque Digital innovation HUB aktiboak - I+G+b
Zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko arrazoi batzuk:
  • Teknologia probatu ahal izango duzu, inbertitu aurretik. Ezagutzeko aukera izango duzu, eta zure enpresako prozesuak eta produktuak hobetzen nola lagundu dezakeen egiaztatzeko aukera ere bai.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300 aktibo teknologiko baino gehiago eskuratzeko aukera.
  • Adituen etengabeko laguntza nodo bakoitzean. Zure behar zehatza aztertuko dute. Eskaintzen ditugun teknologia guztien gaineko prestakuntza emateko eta horiek ikertzeko, frogatzeko eta baliozkotzeko lantaldea.
 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatuz gero, produktibitatea irabaziko duzu, denbora galarazten dizuten eginkizun errepikakorrak kenduko dituzu, zure bezeroak hobeto ulertuko dituzu edo zibererasoak saihestuko dituzu zure produkzio-katean. Mikroenpresa digitala egitasmoak prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkizu, zibersegurtasuna irabazteko, zure eginkizunak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea
Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma Machine learning teknologia berritzailean eta datuen ingeniaritzan oinarritzen da, informazio baliotsua eskaintzen du eta ikusgarritasuna ematen die startupei eta Ekosistemako eragile guztiei. Hala, ekintzailetza aurreratuaren Hub gisa kokatzen du Euskadi. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek haien erakundearen xehetasunak gehitu ditzakete eta haien profilaren garrantzia nabarmendu dezakete, komunitate osoari datuetarako sarbide irekia eskainiz.
 
 
Baskeep
Jardueraren bat indartu, zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko iraunkortasuna ziurtatu edo zure negozioan interesa duten etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko aholkularitza jaso nahi baduzu, lagundu zaitzakegu.
 
 
Basque Enterprise Europe Network
Atzerriko merkatuetan hazi nahi duten edo horretarako potentziala duten eta haien negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologikoetan eta berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETE-en hedapenari eta nazioarteko proiekzioari laguntzeko aholkularitza aditua, metodoak eta tresnak.
 
 
Gauzatu Industria 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Honako hauek eskaintzen dizkizu Gauzatu programak:
  • Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...).
  • 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin.
 
 
Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Harremanetarako

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa