Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Azaroak 13 eta 14 | BEC - Barakaldo
Ekoizpen-oinarria duen ezagutza teknologikoa elkartzeko eta aberasteko leku bat, euskal industria adimenduneko manufaktura aurreratuko eta aplikazio berrietako azken joeren zuzeneko behatokia.
  • Hitzaldien egitaraua, ahots esanguratsuekin eta iritzi aberasgarriekin: Talentua, Trantsizioak, Joerak.
  • Espezializazioen erakusketa: I+G+b, IA, Zibersegurtasuna, Digitalizazio jasangarria.
  • Think Open eremua. Nazioartekotzea eta kanpoko merkatuetako sektoreko aukerak.
  • Startupen azken berrikuntzak enpresentzat.
  • Gainera, funtzionatzen duen networkinga erraztuko du Basque Open Industryk.
 
 
2023ko uztailak 13 | 10:00etatik 12:00etara | online
Zure enpresan zerbitzuen diseinua aplikatzeko oinarriak ikasiko dituzu prestakuntza honetan. Metodologia eta tresna espezifikoak deskubrituko dituzu, eta industria-sektoreko zein zerbitzuen sektoreko aplikazio-kasuak ezagutuko dituzu.
 
 
Uztailak 6 | Euskalduna jauregia, Bilbo
25 startup berritzailek teknologia disruptiboekin garatutako soluzio berriak azalduko dituzte sektoreko erreferentziazko enpresa nagusien eskutik. Mundua aldatzeko eta ikuspegi ezberdin eta berritzailetik erronka berriei aurre egiteko diseinatutako 30 proiektu dira. Industria orain arte ikusi ez duzun moduan.
 
 
2023ko uztailak 10 | 09:00etatik 13:00etara | CFAA (Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa), Zamudio (Bizkaia)
Saioan, hainbat sektoretako aplikazioak eta soluzioen erakustaldiak ikusiko dira, honakoen bidez: erabilera-kasuak, aktiboen erakustaldiak eta "hands on" saioak (horietan, adituak zuzenean lanean ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek). Gainera, banakako beharrak lantalde teknikoekin egiaztatzeko denbora ere izango da.
 
 
2023ko uztailak 12 | 08:45etik 12:00etara | Euskalduna jauregia
Helburua: Euskadiko enpresei Japoniako negozio-aukerak aurkeztea, Japoniako hidrogenozko energiaren balio-katean dauden Japoniako enpresarik esanguratsuenetako batzuen bitartez, eta, era berean, Euskadi-Japoniaren arteko elkar ulertzea eta negoziorako aliantzak sustatzea, bai nazio mailan, bai nazioartean.
  • Japoniako inbertsoreek Euskadin duten interesa sustatzea eta alderantziz.
  • Hidrogenoaren sektorean dauden negozioaren garapenerako jarduketak aurkeztea.
  • Euskadi-Japonia negoziorako aliantzak sustatzea, hirugarren merkatuetan barne.
 
 
Lortu programa
Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, zure finantza-osasunari lagunduko dion proiektu bat gauzatzeko. Lortuk honakoetan laguntzen dizu:
  • Aditu independente bat kontratatzen hasierako DIAGNOSTIKO bat egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako EKINTZA PLAN bat presta dezan.
  • Enpresa bideragarria izateko behar den OPERATIBOA eta lotutako BALIABIDEAK hobetzen.
  • Finantza arloko ZORRAK berriro NEGOZIATZEKO prozesuan zeharreko laguntza, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko.
  • Diagnostikoa egiten, Ekintza Plana definitzen eta hura gauzatzen laguntzeko ADITUA KONTRATATZEKO GASTUEN zati bat ordaintzen.
 
 
Azpitek programa
Egiten dituzten ikerketa-jardueretarako behar duten ekipamendua erosteko eta instalatzeko edo eguneratzeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie Azpitek programak ZTBESren barneko Foku anitzeko Teknologia Zentroei eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroei. Dirulaguntza hori egindako inbertsioaren % 100era artekoa izan daiteke, ekipamenduaren erabilera lotuta badago erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin. Eta % 50era artekoa izan daiteke, erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago.
 
 
Pilotu programa
50.000 €-ra arteko dirulaguntzak, itzuli beharrik gabekoak. Honako hauetan laguntzen dizu Pilotuk:
  • Proiektu pilotua diseinatzen eta ezartzen, eta are beharrezko kanpoko aholkularitzaren kostuari aurre egiten.
  • Esperientziaren emaitzak eskuratzen eta aztertzen, eskala handiagoko proiektu batean errepikatu ahal izateko, beharko balitz.
  • Langileen zuzeneko kostuak eta zeharkakoak ordaintzen.
  • Makinaria eta osagaiak instalatzearen eta martxan jartzearen kostuak finantzatzen. Materialen kostua, hornigaiak...
  • Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
  • Proiektua amaitzean ziurtapen-kostuak finantzatzen.
 
 
Gauzatu Nazioarteko Programa
Nazioarteko Gauzatu 2023k honako hauek lortzen lagunduko dizu:
  • Lursail, eraikuntza eta altzari berriak erosten atzerrian zure enpresarentzat.
  • Makinekin, tresnekin, instalazio teknikoekin edo beste era bateko instalazioekin ekipatzen.
  • Informazio-prozesurako informatikako ekipoak eta programak eskuratzen.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
 
 
Konpetentzia Digital Profesionaletako Programa
Konpetentzia Digital Profesionalek honakoetan laguntzen dizute:
  • Konpetentzia Digital Profesionalen arloan aholkularitza espezializatu eta pertsonalizaturako aukera.li>
  • DIGCOMP eredu europarra oinarri harturik garatu den IKANOS eredua ezarri.li>
  • Plantillako Konpetentzia Digital eta Profesionalak diagnostikatzeko eta ebaluatzeko plan bat definitu eta ezarri.
 
 
Programa Innobideak Innokonexio
250.000€ fondo galdurako diru-laguntzetan honakoetarako:
  • Produktu eta zerbitzu berriak diseinatzeko edota daudenak hobetzeko.
  • Zeure eraginkortasuna hobetzeko eta zeure enpresan kudeaketa aurreratua ezartzeko.
  • Europako proiektuetarako eta diru-laguntzetarako sarbidea izateko.
  • I+D+i – Zeure patenteak babesteko. Nazioartekotzeko.
  • Behar duzun adituen aholkularitza izateko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa