Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko uztailak 12 / 9:30etik 11:30era / online
2 orduko jardunaldi birtual honetan azalduko dugu nola Adimen Artifiziala (AA) bezalako teknologiak IoT sareekin, Big Data-rekin eta analitika aurreratuarekin uztartzen direnean posible dela eredu prediktiboak garatzea enpresei euren behar energetikoak ezagutzen eta simulatzen laguntzeko. Eta, bide horretatik, energiaren erabilera optimizatu eta kontsumoa planifikatzeko.
 
 
2022ko uztailak 12 / 12:00etatik 13:30era / Abba Euskalduna Hotela, Bilbo (Bizkaia)
Jardunaldi honetan azalduko da araudi honek zein sektoretan duen eragina eta zein baldintza bete behar diren markaketa lortzeko. Era berean, aztergai izango da Brexit-aren ondoren euskal enpresa esportatzaile eta inportatzaileei zuzenean eragiten dien beste araudi bat, alegia, Erresuma Batuko jatorri-arauena, aipamen berezia egingo zaielarik automobilgintza, ekipo-ondasun eta gailu medikoen sektoreei.
 
 
BDIHren Deep Dive jardunaldien egutegia
DEEP DIVE jardunaldiak hainbat saio tematikotan bereizten dira, zeintzuetan hizpide hartzen baita zein aplikazio eta konponbide teknologiko dauden manufaktura-industriek teknologia digital eta jasangarriak aplikatzean aurkitzen dituzten erronkak gainditzeko.
 
 
Uztailaren 7an/ Euskalduna Jauregian, Bilbon
Ekitaldiaren helburua 4.0 Industriaren esparruan sortutako proiektu berritzaileak aurkeztea da. Proiektu horiek startupek garatu dituzte BIND 4.0ko enpresa partnerrekin lankidetzan. Gure nahia da parte-hartzaileei aukera ematea industria adimendunari, energia garbi eta jasangarriari, elikadurari eta osasunari aplikatutako konponbide berritzaileenak ezagutzeko.
 
 
Indartu 2022 programa
Egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 3 milioi euro enpresako, produkzio-instalazio berriak erosi, ekipatu eta berritzeko, eta enplegua sortzen laguntzeko.
 
 
Innobideak Innokonexio Programa
Innobideak Inno Konexiok kudeaketa eta produktu arloan proiektu berritzaileak garatzen laguntzen die euskal enpresei.
 
 
Aholku Programa
Ukrainako gerraren ondoriozko zehapenei buruzko lege-aholkularitza aditua kontratatzeko Aholku diru-laguntza programa.
 
 
Basque Industry 4.0 2022 Programa
300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu.
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra