Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko ekainaren 2a / 08:30etik 09:30era / online
2022. urtea aipagarria izango da, energia berriztagarriak sortzen dituzten tamaina handiko zentral ugari abiaraziko direlako. Gobernu honen ardatz estrategikoak dira hidroelektrizitate handia, itsasoko energia eolikoa eta hidrogeno berdea eta urdina. Topaketa birtual horretan, Energia Ministerioko Erregulazio eta Enpresa Gaietarako Bulegoko buru Julián Rojas doktoreak hizpide hartuko ditu berriki ezarri diren nobedadeak eta etorkizunean inplementatuko direnak euskal enpresentzako aukera sektore honetan.
 
 
DEEP DIVE BDIH - Zibersegurtasuna
Jardunaldi horietan parte hartzen duten enpresek euren ikaskuntza-kurba laburtuko dute eta bakarka eskuragaitzak diren ezagutzak eskuratuko dituzte abangoardiako teknologien arloan. Finean, DEEP DIVE jardunaldiek teknologiekiko lehen kontaktua eskaintzen diote euskal ETEari bere negoziorako konponbideak bilatzeko orduan.
  • 2022.06.01 / 09:00etan - Cyber-Range eta BCSC.
  • 2022.06.21 / 08:45ean - 4.0 Industria Segurua .
  • 2022.07.07 / 09:00etan - Energia, automozioa, blockchain eta HPC.
  • 2022.07.14 / 09:00etan - Osagai Industrialen Zibersegurtasuna Ebaluatzeko Laborategia.
 
 
2022ko maiatzak 26 / 09:30etik 12:30era / online
Datuekin erlazionatutako proiektuen garapenak jauzi kualitatibo bat ematen du "R eta Python" lengoaiak proiektu berean integratzen direnean, horrela posible delako bien abantailak konbinatzea. Horregatik, atal hauek landuko ditugu:
  • R lengoaiaren abantaila garrantzitsuenak.
  • Python lengoaiaren abantaila garrantzitsuenak.
  • Python R-n: Reticulate liburutegia.
  • R Jupyter Notebook-en.
  • Adibide praktikoak.
 
 
2022ko maiatzak 24 / 9:00etatik 18:00etara / Presentziala
Barnetegi Teknologiko hau bereziki zuzentzen zaie marketinaren automatizazioaren funtzionamendua ikasi nahi dutenei, salmenten inbutu bat inplementatzen edo beren baliabideak hobeto kudeatzen ikasi nahi dutenei, eta, bezeroarekiko harremanak hobetze aldera, salmenta-prozesuak eduki digitalak erabiliz eta modu automatizatuan optimizatzen ikasi nahi dutenei.
 
 
2022ko maiatzak 19 / 09:30etik 12:30era / online
Ezinbestekoa da berrikuntza modu egituratuan kudeatzea antolakundearen arlo guztietan, "etengabeko hobekuntzatik" abiatuta. Saio birtual honetan, eduki hauek landuko ditugu zurekin batera:
  • Berritzeko helburuak eta estrategiak izateko beharra.
  • Berrikuntza ahalbidetzen duen testuingurua.
  • Berrikuntzaren Plan Estrategikoak (BPE) bat etorri behar du Plan Estrategiko Globalarekin (PEG).
  • Ideia eta proiektuen kudeaketa.
  • Berrikuntza kuantifikatu egin daiteke eta egin behar da.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu.
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Gauzatu Industria 2022 programa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Bateratu 2022 programa
Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra