Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko apirilak 20 | 09:00etatik 13:30era | Iberdrola dorrea, 29. solairua - Bilbo
Topaketa honetan Japoniako negozio-aukerak azalduko zaizkie euskal enpresei, Japoniako energia eolikoaren balio-kateko enpresa garrantzitsuenetako batzuen bitartez, eta Euskadiko eta Japoniako enpresen arteko elkar ulertzea eta aliantzak sustatuko dira, bai maila nazionalean eta baita ere nazioartean. Aukera izango duzu Japoniako energia eolikoaren sektoreko enpresa hauekin batzartzeko: Expected Japanese Wind Energy companies, Energy Agency Fukushima, Tohoku Bolt, Manufacturing, Seidensha, Eurus Energy, KEPCO, Cosmo Eco Power, JRE (Japan Renewable Energy Cooperation), Toshiba Energy Systems & Solutions Corporation, TEPCO Renewable & Power, MITSUI & CO. EUROPE PLC Madrid Office, Marubeni Corporation Lisbon Office, MUFG Bank (Europe) N.V. , Madrid Office, Mitsubishi Corporation Madrid Office.
 
 
2023ko apirilak 20 | 9:30etik 11:00etara | online
Saio honetan hizpide hartuko ditugu negozio-ereduaren definizioa eta egungo joerak, nola definitu gure onlineko salmenta-estrategia (bezeroa, merkatua eta kanala), nola atzeman audientziaren arreta eta zeintzuk diren negozio elektroniko batean errentagarritasuna lortzeko giltzarriak. Ikusiko dugu marketin estrategia argi bat izatea lagungarria dela onlineko negozio hauetan operazioak erraztu, bezeroaren arreta erakarri eta lan komertziala egiteko.
 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
2023ko apirilak 18 | 9:30etik 12:30era | online
Ikasi nola egin adierazleen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat, kudeaketa horren bidez garrantzitsua eta estrategikoa dena neurtzeko

2023ko apirilak 20 | 9:30etik 12:30era | online
Aztertuko ditugu enpresen arteko aliantza bat sortzeko behar diren elementuak, aliantza hori gauzatzearen onurak eta existitzen diren aliantza motak

 
 
Zibersegurtasun industriala programa
Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu:
  • Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak urteko eta enpresako.
  • Hornitzaile espezializatu baten laguntza zibersegurtasun arloko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzeko.
  • Zibersegurtasun arloko ikuskapen bat egitea, eta erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen zaurgarritasunak ezagutzea.
  • Informazio estrategiko edo sentikorra (datuak edo jabetza intelektuala) segurtatzea.
  • Zure enpresaren komunikazioen monitorizazioa babes-gailuen bitartez.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
BEINT bekek eskaintzen dizute:
  • 30.000 € eta 70.000 € bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.
  • Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko ezagutza.
  • 20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan.
  • Aukera ona esperientzia handia biltzeko izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.
 
 
Bideratu Berria programa – Enpresak berrabiaraztea
Bideratu Berria programak eskaintzen dizu:
  • Milioi 1 eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
  • Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko aukera, errentagarri izan daitezen.
  • Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
 
 
Basque Digital Innovation Hub aktiboak
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Basque Enterprise Europe Network
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko eta berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena eta proiekzioa bultzatzeko.
 
 
Baskeep
Jarduera bat sendotu nahi baduzu, edo zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko jasangarritasuna indartu, edo aholkularitza behar baduzu zure negozioan interesatuta leudekeen etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko, lagunduko dizugu.
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
2023ko maiatzaren 8tik 12ra | Kolonbia
Misio honen helburua da aukera ematea enpresa parte-hartzaileei informazio baliotsua jasotzeko Kolonbiako lizitazio publikoen arloko negozio-aukerei buruz eta baita ere aldebiko bilerak egiteko erakunde lizitatzaileekin nahiz bertako enpresekin, lankidetzarako edo aliantzak egiteko aukerak aztertzeko..
2023ko ekainaren 5etik 7ra | Suitza
B2B topaketak eta Erosketa Publikoko aukerak Suitzan

2023ko ekainaren 19tik 23ra | Montreal, Ottawa eta Toronto
B2B topaketak eta Erosketa Publikoko aukerak Kanadan




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa