Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko maiatzak 10 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork parte har dezake jardunaldi honetan?
  • Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresek, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna).

  • Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresek, industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko.
 
 
2023ko maiatzaren 8tik 12ra | Kolonbia
Misio honen helburua da aukera ematea enpresa parte-hartzaileei informazio baliotsua jasotzeko Kolonbiako lizitazio publikoen arloko negozio-aukerei buruz eta baita ere aldebiko bilerak egiteko erakunde lizitatzaileekin nahiz bertako enpresekin, lankidetzarako edo aliantzak egiteko aukerak aztertzeko..
2023ko ekainaren 5etik 7ra | Suitza
B2B topaketak eta Erosketa Publikoko aukerak Suitzan

2023ko ekainaren 19tik 23ra | Montreal, Ottawa eta Toronto
B2B topaketak eta Erosketa Publikoko aukerak Kanadan

 
 
2023ko martxoak 29 | 13:00etatik 15:30era | Euskalduna Jauregia-Bilbo
Nahiz eta jardunaldi hau euskal enpresari guztiei zuzenduta dagoen, sektore hauetako enpresak izango dira Japonia-Euskadi urtearen karietara programatutako negozio-garapenerako jarduera gehien aurkituko dituztenak: automobilgintza, energia berriztagarriak, gailu medikoak, IKTak eta makina-erreminta.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
BEINT bekek eskaintzen dizute:
  • 30.000 € eta 70.000 € bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.
  • Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko ezagutza.
  • 20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan.
  • Aukera ona esperientzia handia biltzeko izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.
 
 
2023ko martxoak 24 | 9:00etatik 13:00etara | FAAZ - Zamudio
Zure denbora inbertituko duzu:
  • Makina Adimendun eta Konektatuen guneko aktiboak deskubritu eta askotariko teknologiak ezagutzeko, hala nola mekanizatu arrunta, funtzio anitzeko mekanizatua, prozesuen hibridazioa, artezketa eta akabera prozesuak, mikro-mekanizatuko eta zehaztasunezko prozesuak edo konformatze eta batze prozesuak eta…
  • Ikasteko nola entseatu konektagarritasunarekin, digitalizazioarekin eta kontrol aurreratuko estrategiekin lotutako alderdiak.
 
 
2023ko martxoak 31 | 9:00etatik 14:00etara | Ikerlan - Arrasate
Saio hau bereziki zuzentzen zaie produktu propio bat garatzen duten enpresei: gailu integratuak, kontrol-sistemak, software aplikazioak, plataforma digitalak…
 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
2023ko martxoak 30 | 9:30etik 12:30era | online
Berrikuntza enpresan: proiektu eta zerbitzu berrien sorkuntza

2023ko martxoak 28 | 9:00etatik 14:00etara | Ingeniarien Elkargoa (Gipuzkoa)
Zer den eta zer ez etengabeko hobekuntza. Bideratzaileak eta oztopoak.

 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
Bideratu Berria programa – Enpresak berrabiaraztea
Bideratu Berria programak eskaintzen dizu:
  • Milioi 1 eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
  • Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko aukera, errentagarri izan daitezen.
  • Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
Gauzatu Industria programa - Inbertitu ibilgetuan
Gauzatu Industria programak eskaintzen dizu:
  • Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
  • 200.000 €-raino sortutako enplegu bakoitzeko, gehienez 1.5 milioi € enpresako.
 
 
Indartu 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Indartu laguntza programak egindako inbertsioaren % 15erainoko (gehienez 3 milioi euro enpresako) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, honakoekin zuzenean lotuta dauden inbertsioetarako: produktua eraldatzeko prozesua hobetzea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea. (*) Informazio hori aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratu ondoren.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa