Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Hazitek 2023 programa – I+G
I+G-rako Hazitek 2023 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan. Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu, eta bere aurrekontua (90 milioi euro) bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.
 
 
Elkartek 2023 programa – I+G
39 milioi euroko laguntzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sareko agenteek garatutako ikerketa kolaboratiboetarako. Dirulaguntza ez itzulgarriak dira eta hiru motatako proiektuetara bideratuko dira:
  • Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak
  • Industria potentzial handiko ikerketa-proiektuak
  • Interes bereziko ekintza osagarriak
 
 
Gauzatu Industria 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
 
 
Indartu 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko (gehienez 3 milioi euro enpresako) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, honakoekin zuzenean lotuta dauden inbertsioetarako: produktua eraldatzeko prozesua hobetzea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea. (*) Informazio hori aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratu ondoren.
 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
Baskeep
Jarduera bat sendotu nahi baduzu, edo zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko jasangarritasuna indartu, edo aholkularitza behar baduzu zure negozioan interesatuta leudekeen etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko, lagunduko dizugu.
 
 
Basque Digital Innovation HUB - BDIH
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Basque Enterprise Europe Network
Basque Europe Network-en lan egiten duten adituen taldeak bidea erraztuko dizu, oso ongi ezagutzen baitu:
  • Eurek lagunduko dizute zalantzak argitzen eta bilerak adosten. Behar duzuna, behar duzunean.
  • Onlineko plataforma konfidentziala eta intuitiboa da, laguntzaren osagaiak pertsonalizatu ditzazun.
  • Eskura izango dituzu txantiloi eta gida oso argiak eskaera-prozesua kudeatzeko.
  • asque Enterprise Europe Network zerbitzuaren abantaila handienetako bat da tramiteak sinplifikatzea eta jakitea zein urrats eman behar diren beste merkatu batzuetan posizionatzeko.
 
 
Hornitzaile estrategikoak erakartzea – Invest in the Basque Country
Invest in the Basque Country-k sustatutako ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat.
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
 
 
Euskal Politika Industriala
 
 
2023ko otsailak 24, 27 eta 28 | 10:00etatik 11:30era | online
Euskal enpresek, batez ere ETEek, laster eskatu ahal izango dituzte I+G+b, Teknologia, Ekintzailetza, Digitalizazio, Zibersegurtasun, Nazioartekotze, Berrikuntza, Industria-garapen, Efizientzia energetiko, Adimen Artifizial, Lehen Sektore eta besteak beste Biekonomiako laguntzak, eta, gainera, eskaria egin aurretik laguntza horiek aurkeztu eta azaltzeko hiru jardunaldietan parte hartu ahal izango dute. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariek eskainiko dituzte jardunaldi horiek gaika antolaturik eta telematikoki, otsailaren 24, 27 eta 28an.
2023ko otsailak 24 | 10:00etatik 11:30era | online
I+G+B, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak

2023ko otsailak 27 | 10:00etatik 11:30era | online
Industria-garapen, nazioartekotze, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrietarako laguntzak

2023ko otsailak 28 | 10:00etatik 11:30era | online
Lehen sektore, elikagaien industria, produktuaren sustapen, I+G eta bioekonomiarako laguntzak




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa