Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
Basque Industry 4.0 2022 Programa
300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Gauzatu Industria 2022 programa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Bateratu 2022 programa
Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko.
 
 
2022ko ekainak 17 / 09:30etik 11:30era / (online, euskaraz)
Orain gutxi, Google-en hitzetan irakur berri dugu 2023ko uztailan, Google Analytics-en 4. bertsioa izango dela ofizialki Googlek mantenduko duen bertsio bakarra.
 
 
2022ko ekainaren 21an 08:45etatik 14:00etara / Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. VICOMTECH Instalazioa
Zuzenean ezagutuko dituzu Cyber-range espazioak eskaintzen dituen gaitasunak zibersegurtasunaren inguruko entrenamendu praktikoak egiteko eta produktu zein prozesuen zibersegurtasuna probatzeko ingurune kontrolatu batean. Jardunaldi hau bereziki interesa dakizuke, baldin eta
  • zure langileak entrenatu nahi badituzu zibersegurtasun arloan,
  • zibersegurtasun arloko probak egin nahi badizkiezu industria arloko zure produktuei,
  • zeure produktuak probatu nahi badituzu cyber range ingurune batean,
  • laborategiak erabili nahi badituzu zibersegurtasun arloko neurri higienikoez ikasteko, "learning by doing" teknika baliatuz ingurune simulatu batean.
  • Proba itzazu zure produktu eta sistemak horretarako prestatutako ingurune batean.
 
 
2022ko ekainak 30 / 9:30etik 11:00era / online
Jardunaldi honetan, modu arinean erakutsi nahi da zer sistema digital nagusi har ditzakeen oinarrian Industriako ETE batek, prozesuak hobetzeko eta eraginkorragoa izateko. 3 sistema ikusiko ditugu, gure produktuaren edo prozesuaren hasierako diseinutik hasi eta ekoizpenaren eta salmentaren kontrolera bitartekoak. Lehenengo sistema ordenagailuz lagundutako diseinua da (CAD), eta produktu baten garapen prozesuaren barruan eredu digitalizatu batek duen garrantzia ikusiko dugu. Halaber, gure produktuen produktibitatea eta kalitatea nola handitu dezakegun ikasiko dugu: CADaren funtzionalitate aurreratuen bidez, lan metodologia eraginkorragoen bidez.. Ondoren, gure produktuaren ezagutza kudeatzeko sistemaren berri emango da. Diseinuaren bertsioak, gure produktua definitzen duen dokumentazioa, lotutako kalitate prozesuak edo ingeniaritza aldaketen kudeaketa kontrolatzea dira PLM sistema baten bidez kudeatzen diren prozesuetako batzuk. Azkenik, oso sistema ezaguna erakutsiko da, baina etengabe garatzen ari dena: ERP. Horren bidez, hainbat prozesu kudeatu ahal izango ditugu, hala nola materialen erosketa, produkzioaren plangintza edo gure produktuen salmenta. Gainera, lantokian datuak atzitzeko jar daitezkeen sistemek berehalako informazioa ematen dute, hots, erabakiak behar bezala hartzeko informazio baliagarria.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu.
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Al darte de baja dejarás de recibir todas nuestras comunicaciones, recuerda que puedes seleccionar tus preferencias editando tu suscripción.
Deseo darme de baja | Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal