Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Euskal enpresek, batez ere ETEek, laster eskatu ahal izango dituzte I+G+b, Teknologia, Ekintzailetza, Digitalizazio, Zibersegurtasun, Nazioartekotze, Berrikuntza, Industria-garapen, efizientzia energetiko, Adimen Artifizial, Lehen Sektore eta Biekonomiako laguntzak, eta gainera, eskaria egin aurretik laguntza horiek aurkeztu eta azaltzeko hiru jardunaldietan parte hartu ahal izango dute. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariek eskainiko dituzte jardunaldi horiek gaika antolaturik eta telematikoki, otsailaren 23tik 25era bitartean.
2022ko otsailak 23 – 10:00etatik 12:00etara - online
I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak

2022ko otsailak 24 – 10:00etatik 12:00etara - online
Industria-garapen, nazioartekotze, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrietarako laguntzak

2022ko otsailak 25 – 10:00etatik 12:00etara - online
Lehen sektore, elikagaien industria, produktuaren sustapen, I+G eta bioekonomiarako laguntzak

 
 
2022ko otsailak 17 – 09:30etatik 11:30etara - online
Gaur egun erakunde guztiek dituzte datu-kopuru handiak, eta datu horiek beste aktibo bat dira enpresarentzat. Baina honelako egoerak ere izaten dira:
  • Informazioa barreiatuta egotea hainbat sistematan
  • Erabakiak intuitiboki hartzea, ez dagoelako datu objektiborik
  • Baliabide asko erabili behar izatea informazio estatiko eta eznahikoa lortzeko
  • Ez egotea helburuen eta jarduera-ebaluaketen arteko barne komunikazioa errazteko sistemarik
... ...
 
 
2022ko otsailak 22 – 09.00etatik 13.00etara - online
Gaur egun, LinkedIn sarea ezinbestekoa da lan mundurako. Enpresaren komunikaziorako oinarri izateaz gain, LinkedIn sareak gure marka pertsonala garatzeko aukera ematen digu. Abiapuntu honetatik, formakuntza honetan zenbait baliabide eta teknika ezberdin landuko ditugu. Ikasleekin batera, modu praktiko batean, beraien profilak optimizatzen ikasiko dugu eta irudi korporatibo txukun bat nola eduki komentatuko dugu enpresa-orrialdeen bitartez. Nola, noiz eta zer komunikatu sare sozial profesional honetan.
 
 
Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatzen du Enpresa Lizitatzaileen VI. Topaketa, lankidetzan arituz ICEX España Exportación e Inversiones erakundearekin eta enpresen nazioartekotzea sustatzeko beste organismo autonomiko batzuekin. Topaketa horretara azalduko dira nazioarteko lizitazio publikoen merkatuan interesatutako enpresak.
 
 
2022ko otsailaren 7an hasiko da, goizeko 10:00etan, eta 2022ko otsailaren 11n (ostirala) amaituko da arratsaldeko 18:00etan.
Innobideak Prestakuntza programak berrikuntzan jartzen du arreta eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 16 gairen inguruan:
  • Negozio-eredua. Negozio-ereduaren berrikuntza arrakastaren giltza bezala.
  • Talentua. Talentua bilatu eta mantendu (presentziala).
  • Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea? .
  • Etengabeko hobekuntza. Enpresa etengabeko hobekuntzarantz bideratzea.
  • Pertsonak. Pertsona konprometituak antolakunde lehiakorretarako (presentziala).
  • Kudeaketa Ekonomikoa. Kudeaketa ekonomikoa emaitzen kontua baino gehiago da.
  • Bezeroak. Bezeroek eskain diezaguketena.
  • Supply Chain: Kudeaketa hornitzailearengandik bezeroarenganaino.
... Hemen dago agenda osoa.
 
 
Hileroko eta doako bi orduko oinarrizko ikastaroak EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko.
  • Zibersegurtasuna II. Adibide praktikoak zure negozioa babesteko
  • TicketBAI: Zer da eta nola egokitu zaitezke fakturazio-sistema berrira?
  • Mailchimp II: marketin-emaileko estrategia zure bezeroentzat.
  • INSTAGRAM I:zure negozioa sustatzeko estrategia sozial eta bisuala.
  • Blog korporatiboa I: aholkuak eta jardunbide egokiak, irakur zaitzaten.
  • eCommerce II: nola garatu onlineko denda bat WordPress eta WooCommerce-ekin
  • Bideo-marketina: estrategia birala zure produktuen eta zerbitzuen sustapena egiteko
  • Kudeatu zure zereginak Trello-rekin produktiboago izateko
... ¡Mira la agenda de los primeros cursos del año y no dejes de formarte!



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra