Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko irailak 23 / 10:00etatik 11:30era / online
BDIH Konexio 2021 programak 82 proiektu babestu zituen, eta aurten bere aurrekontua handitu du euren produkzio-prozesuak hobetu nahi dituzten euskal enpresa industrialei laguntzeko.
 
 
2022ko irailak 21 / 09:00etatik 14:00etara / Tokia: Ikerlan, Arrasate (Gipuzkoa)
Jardunaldi hau bereziki zuzentzen zaie Makina Adimendun eta Konektatuen nodoa xeheki ezagutu nahi duten euskal enpresei, bai eta nodo horretako aktiboek Digitalizazio nahiz Konektagarritasun arloetan eskaintzen dituzten aukeren berri izan nahi dutenei. Bereziki interesa dakizuke, baldin eta:
  • Jakin nahi baduzu Europako DIH sareak nola lagun diezazukeen makina industrialen digitalizazioa eta konektagarritasuna sustatzen.
  • Jakin nahi baduzu zeintzuk diren IoT, Big Data eta AAren bidez produktu eta prozesuak monitorizatzeko ekipo eta prozesu berriak.
  • Inspiratu nahi baduzu Adimen artifizialeko konponbideak arrakastaz aplikatu dituzten industria arloko ETEen kasu praktiko batzuekin.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu.
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.
 
 
Renove Industria 4.0 programa
5 milioi euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatan makineria edo software berria erosi nahi duten industria arloko ETEentzat eta produkzio industrialarekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenentzat. Nobedade gisa, 2022ko edizio honetan, bigarren laguntza-ildo bat txertatu da, efizientzia energetikoarekin eta hobekuntza teknologikoarekin lotutako proiektuak ezartzeko, aurreko instalazioak ordezkatuko ez dituzten ekipo berriak erosiz eta, hartara, produkzioa handituz.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Indartu 2022 programa
Egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 3 milioi euro enpresako, produkzio-instalazio berriak erosi, ekipatu eta berritzeko, eta enplegua sortzen laguntzeko.
 
 
Innobideak Innokonexio Programa
Innobideak Inno Konexiok kudeaketa eta produktu arloan proiektu berritzaileak garatzen laguntzen die euskal enpresei.
 
 
Aholku Programa
Ukrainako gerraren ondoriozko zehapenei buruzko lege-aholkularitza aditua kontratatzeko Aholku diru-laguntza programa.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Pilotu 2022 programa
50.000 €-rainoko edo inbertsioaren % 51rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresentzat, euren nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu ditzaten.
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra