Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Erreserbatu zure plaza!
Nazioartekotzeko topaguneak elkarrekin biltzen ditu Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez zure enpresaren esku jartzen dituen zerbitzu, finantzaketa eta laguntza guztiak. Zure enpresak eskarmentua badu bere kanpo-proiekzioan edo lehen urratsak ematen ari bada bide horretan, Intergune huts egin ezinezko hitzordua da zure agendan.
  • Hitz egin zure proiektuaz 80tik gora herrialdetan presentzia daukan BasqueTrade-ren Kanpo Sarearekin.
  • Ezagutu adituek munduko egoera geopolitikoaz duten ikuspegia.
  • Deskubritu aukera-merkatu berrietarako plan estrategikoak, estrategiak eta esperientziak merkatu-nitxoetako liderren eskutik.
Eta gehiago ere bai…
 
 
2022ko irailak 29 / 09:30etik 11:30era / Online
Jardunaldi honetan aztertuko dugu nola eskuratu robot mugikorren munduko gama adimendun eta produktiboena. Ikusiko dugu AMRek karga erabilgarriak jasoko dituztela modu autonomoan, eta produkzio-prozesuko nodo batetik bestera nabigatuko dutela modu fidagarri, seguru eta izugarri eraginkorrean. Orobat ikusiko dugu barne-logistika erabat konektatuta egon litekeela MES/ERP/WMS sistemekin, produkzio-fluxuaren prozesu guztiz integratu eta malgua lortzeko.
 
 
Innobideak Prestakuntza - Berrikuntza ikastaroak / 2022ko urriak 4 / 09:30etik 12:30era / Online
Saio honetan enpresetako aldaketa-kasu errealak landuko ditugu, eta erantzuna emango diegu pertsonek euren aldaketa-prozesuetan izan ditzaketen erronkei. Helburua da tresna gehiago izatea ezagutza hori lantaldeetan aplikatzeko eta aldaketa-prozesuan "hurrengo urratsa" eman ahal izateko.
Saioaren edukia:
  • Aldaketa, aldatzen den errealitate bat.
  • Aldaketaren esanahia erakundean.
  • Aldaketaren ezaugarriak prozesu gisa.
  • Zerk bihurtzen du arrakastatsu aldaketa-prozesu bat?: kontuan hartu beharreko jarraibideak.
  • Gure "aldaketan" aurrera egiteko hurrengo urrats egokiak.
 
 
Merkatuaren Aurretiazko Kontsulta - Garbiland erronka
Aurretiazko Kontsulta bat jarri zen martxan jakiteko zenbateraino interesatzen zaion merkatuari Berrikuntzako Erosketa Publikoak egitea lurzoru kutsatuak leheneratzera bideratutako tratamendu teknologiak edo teknologia konbinazioak garatzeko eta euren bitartez ahalik eta modu eraginkorrenean deskontaminatzeko Euskal Autonomi Erkidegoko lurzoru kutsatu ohikoenak: hidrokarburu aromatiko poliziklikoak (PAH), poliklorobifeniloak (PCB), klorodun konposatu lurrinkorrak eta BTEX (bentzenoa, toluenoa, etilbenzenoa eta xilenoak).
 
 
2022ko irailak 23 / 10:00etatik 11:30era / online
BDIH Konexio 2021 programak 82 proiektu babestu zituen, eta aurten bere aurrekontua handitu du euren produkzio-prozesuak hobetu nahi dituzten euskal enpresa industrialei laguntzeko.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu.
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.
 
 
Lortu 2022 programa - Enpresak berrabiaraztea
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Innobideak Innokonexio Programa
Innobideak Inno Konexiok kudeaketa eta produktu arloan proiektu berritzaileak garatzen laguntzen die euskal enpresei.
 
 
Renove Industria 4.0 programa
5 milioi euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatan makineria edo software berria erosi nahi duten industria arloko ETEentzat eta produkzio industrialarekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenentzat. Nobedade gisa, 2022ko edizio honetan, bigarren laguntza-ildo bat txertatu da, efizientzia energetikoarekin eta hobekuntza teknologikoarekin lotutako proiektuak ezartzeko, aurreko instalazioak ordezkatuko ez dituzten ekipo berriak erosiz eta, hartara, produkzioa handituz.
 
 
Aholku Programa
Ukrainako gerraren ondoriozko zehapenei buruzko lege-aholkularitza aditua kontratatzeko Aholku diru-laguntza programa.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Pilotu 2022 programa
50.000 €-rainoko edo inbertsioaren % 51rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresentzat, euren nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu ditzaten.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra