Loading...
Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
| ||||
ONLINEKO EKITALDIA – 2021EKO UZTAILAK 6 ETA 7 | ||||
Aukeratu bi ordutan 30 konponbide hauetatik zeinek markatuko duen zure balio bereizgarria merkatuan | ||||
30 startup+enpresa proiektuk negozioa egin dute, eta bi ordutan kontatuko dizute nola lortu duten, zein teknologia erabili dituzten eta zer aukera dituzun zure proiektuetarako. Baina hori ez da dena, zeren, aurkezpenaren ondoren, networking espazioan aukera izango duzu proiektu horietako liderrekin hitz egiteko eta zure zalantzak galdetzeko. Uztailak 6: Gauzen Interneten (IIoT), Big Datan, adimen artifizialean eta geo-posizionamenduan oinarritutako teknologien berrikuntza irekia. Uztailak 7: Robotika, zibersegurtasun, jatorri biologikoko konponbide edo ikusmen artifizialaren arloetan garatu diren proiektuen kasu arrakastatsuak. Botaiozu begirada bat egitarauari eta tarte bat baduzu konekta zaitez, aukera hau urtean behin bakarrik izaten da eta. Etorriko zara?. | ||||
| ||||
JARDUNALDI BIRTUALA – UZTAILAK 7 – 12:00ETATIK 13:00ETARA | ||||
Ezagutu DGIPYMEk proiektu industrialentzat eskaintzen dituen finantzaketa arloko nobedadeak, eta argitu zure zalantzak | ||||
Jardunaldi honek bidea erraztuko die euskal enpresei finantzaketa lortzeko eta, horren bidez, lehiakortasuna hobetzeko, tamaina handitzeko eta sarbide handiagoa izateko nazioarteko merkatuetan. Aurkezpenaren ostean, enpresa interesatuek aukera izango dute beren zalantzak galdetzeko. Gorde leku bat! | ||||
| ||||
JARDUNALDI BIRTUALA – UZTAILAK 8 – 10:00ETATIK 11:00ETARA | ||||
Ordubeteko hitzordu bat proposatzen dizugu Turkiarekin laster sortuko den negozio-testuingurua aztertzeko. Etor zaitezke? | ||||
Europako Batzordearen aurrekontu berriari buruzko informazioa aurkeztuko dugu (22.000 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusi baitu datozen urteetarako) eta euskal enpresek Turkiako merkatuan izan ditzaketen aukerak aztertuko ditugu. Gorde plaza bat! | ||||
| ||||
JARDUNALDI BIRTUALA – UZTAILAK 7 – 11:00ETATIK 11:45ERA | ||||
Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresek ziurtapen eta normalizazioko eskakizun berriak dituzte, nahitaez kontuan hartu beharrekoak | ||||
Ekitaldi horretan orobat aurkeztuko da "Produktuen zertifikazioa, normalizazioa eta akreditazioa Erresuma Batuan Brexitaren ostean" izeneko txostena, Basque Trade-k Londresen duen bulegoak egina. Gorde leku bat!. | ||||
| ||||
ONLINEKO JARDUNALDI – ADIMEN ARTIFIZIALA | ||||
Jardunaldi birtualetan aztertuko dugu Adimen Artifizialaren potentziala, hura bultzatzeko laguntza-programa eta nola inplementatu zure negozioan | ||||
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 1 / 09:30ETIK 11:00ETARA | ||||
[AA.2] Ezagutu Adimen Artifizialaren enpresa arloko aplikazioak, araudiak eta teknologia hori zure negozioan txertatzeko laguntzak | ||||
Adimen Artifizialari esker posible da datu-bolumen handi eta konplexuak modu seguruan prozesatu eta aztertzea bizi-ziko osoan zehar. Hori guztia produktu hobeak, software eraginkorragoa eta produkzio optimizatua lortzeko. Ezagutu itzazu aplikazio hauek eta parte hartu! | ||||
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 8 / 09:30ETIK 11:00ETARA | ||||
[AA.3] Ezagutu Adimen Artifizialaren aplikazio praktikoak optimizazio-arazoak konpontzeko eta algoritmo ebolutiboak arazo horiek intuitiboki ebazteko | ||||
Kontzienteki edo inkontzienteki, etengabe ari gara optimizazio-arazoak aztertzen eta konpontzen, hasi sinpleenetatik -joan-etorri bat ahalik eta denbora laburrenean egitea- eta konplexuenetaraino. Parte hartu jardunaldi honetan eta hasi zure programazioak optimizatzen! | ||||
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 13 / 09:00ETATIK 10:30ERA | ||||
[AA.4] Eskuratu jarraibideak, ikuspegiak eta ezagutza euren proiektuetan Adimen Artifiziala integratu dutenen erabilera-kasuen bitartez | ||||
Enpresen jardueraren ardatza informazioa eraldatzea da, hirugarrenei balio handiagoa eskaini ahal izateko. Eraldaketa-prozesuek adimen artifizialeko sistemak datu historikoen bidez ikasteko gai diren esperientzia eta ezagutza eskatzen dute. Eman izena orain eraldaketa horren prozesuak ulertzeko! | ||||
| ||||
Hemen da industria SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España |
Loading...
Loading...