Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2022ko martxoak 30 / 15:00etatik 18:00etara / online
Jardunaldi honetan saiatuko gara hackeatze bat saihesten, ikasiko dugu zeintzuk diren hackeatze mota ohikoenak, eta orobat ikusiko dugu nola garbitu hackeatuak izan diren Wordpress, Joomla edo Prestashop webguneak. Web hackeatzeen kasu ohikoenen adibide errealak eta konponbide espezifikoak aztertuko dira.
 
 
2022ko martxoak 29 / 09:30etik 12:30era / online
Jardunaldi birtual honetan azalduko dugu nola bideratu antolakundea aniztasunerantz, kudeaketa aurreraturantz eta berdintasunerantz, eta horretarako, hainbat nozio emango dira eta kudeatu beharreko alderdien ikuspegi panoramiko bat eskainiko da. Ba al daki zure enpresak zer dakarren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak?
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Formatu eskuragarri bat euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologiak aplikatu nahi dituzten mikroenpresa eta autonomo guztientzat, bai eta Interneten erabilpen intentsibo eta estentsiboan oinarritutako negozio-ideia bat garatu nahi duten ekonomia berriko sustatzaileentzat.
 
 
2022ko martxoak 31 / 09:30etik 12:30era / online
Erakunde bat lehiakorra edo iraunkorra izango da, epe luzeko lehiakortasuna eta iraunkortasuna lortzen badu. Horretarako, ezinbestekoa da sistema egoki bat finkatzea adierazleen bidez helburuei jarraipena egiteko, helburuen betepen-maila ezagutzeko eta, desbideratzeak gertatuz gero, hobekuntzak non egin behar diren lehenesteko. Jardunaldi honetan kudeaketa aktibo eta sistematikoa garatzeko nozio batzuk emango dizkizugu.
 
 
2022ko apirilak 6 eta 7, Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Bilbon egingo den WindEurope Annual Event 2022 ekitaldian hizpide hartuko dira energia eolikoaren sektoreko (bai onshore eta bai offshore) azken joerak Europako eta nazioarteko 350etik gora erakuslerekin. Parte-hartzaileek aukera izango dute egunean jartzeko, sarean konektatzeko eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko industria eolikoak etorkizun deskarbonizatu bat eskaintzeko dauzkan aukerak.
 
 
2022ko apirilak 6 / 9:30etik 12:30era / Bizkaiko Teknologi Parkea (Auditorioa)
Teknologia kuantikoak mekanika kuantikoaren legeetan oinarritzen dira, eta teknologia horiek industrian txertatzea funtsezkoa da Euskadiko enpresentzat. Jardunaldian aztertuko dugu nola aplikatzen diren industria aeroespazialean, automobilgintzan, osasunean, finantzetan, nekazaritzan, industrian, produkzio-prozesuetan, eta informazio eta komunikazio teknologietan (IKTak).



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra