Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Hornitzaile estrategikoak erakartzea – Invest in the Basque Country
Invest in the Basque Country-k sustatutako ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat.
 
 
Baskeep
Jarduera bat sendotu nahi baduzu, edo zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko jasangarritasuna indartu, edo aholkularitza behar baduzu zure negozioan interesatuta leudekeen etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko, lagunduko dizugu.
 
 
Basque Digital Innovation HUB - BDIH
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu, eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Hazinnova programa
Doako aholkularitza espezializatua produktuan eta negozio-prozesuan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak) berritzera bideratutako mikroproiektuak dituzten ETEentzat.
 
 
SME Connection - BIND4.0
SME Connection-ek aukera ematen die ETE eta startupei euskal klusterrek sustatutako erronka teknologiko-sektorialak lantzeko.
    Ezagutu startupentzako abantailak:
  • Benetako proiektuak egitea benetako fakturazioarekin
  • Teknologia berritzaileen merkatura sartzea
  • Proiektuak azkar ezartzea
  • Sektoreko erreferentziazko bezeroengandik hurbil egotea
  • Posizionamendua eta ikusgarritasuna/li>
  • Teknologiaren jabetza izatea
  • BIND 4.0 eredu arrakastatsua baliatzea
  • Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemako parte izatea
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
 
 
Basque Enterprise Europe Network
  • Basque Europe Network-en lan egiten duen aditu-taldeak bidea erraztuko dizu, oso ongi ezagutzen baitu: eurek lagunduko dizute zalantzak argitzen eta bilerak adosten.
  • Onlineko plataforma konfidentziala eta intuitiboa da, laguntzaren osagaiak pertsonalizatu ditzazun.
  • Eskura izango dituzu txantiloi eta gida oso argiak eskaera-prozesua kudeatzeko. Basque Enterprise Europe Network zerbitzuaren abantaila handienetako bat da tramiteak sinplifikatzea eta jakitea zein urrats eman behar diren beste merkatu batzuetan posizionatzeko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra