Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
OCEAN ENERGY CONFERENCE 2021 / 2021EKO URRIAK 6-7 / BEC
Ocean Energy Conference 2021 da itsas energien sektoreko profesionalentzako hitzordua
Ozeanoko energia berriztagarriekin (olatuak, mareak eta korronteak) zerikusia duten enpresa, startup, elkarte, unibertsitate eta ikerketa-institutuek eta konponbide berritzaileak, kolaborazio berriak nahiz proiektuetarako bazkideak eskaintzen edo bilatzen dituzten sektore osagarriek aukera izango dute euren ideiak aurrez aurre edo online eztabaidatzeko aurretik hitzartutako bileretan (goitik jota 30 minutukoak). Informa zaitez hemen!
 
SPRI
ONLINEKO JARDUNALDIA – IRAILAK 30 – 09:00ETATIK 10:30ERA
Ezagutu itzazu estrategia eta tresna onenak zure bezeroaren interesa salmenta bihurtzeko
Lead Marketing-aren oinarriak ikasiko dituzu, diziplina horren ikuspegi global bat izateko; lead iturri erabilienak aurkeztuko dira, bakoitza bere abantaila eta desabantailekin, eta aztertuko da nola egin lead marketing-eko estrategia egoki bat: hasi atzematearen unetik eta salmentaraino. Eman izena!
 
SPRI
ENPRESA DIGITALA AGENDA / ERALDAKETA DIGITALA
Prestatu ezazu Enpresa Digitala ikastaroen hezkuntza-egutegia, eta garatu itzazu zure erronka profesionalei aurre egiteko behar dituzun gaitasun digitalak
Enpresa Digitala enpresa arlora eta arlo profesionalera zuzentzen da nagusiki, arreta berezia eskainiz euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten enpresa txiki eta ertainei. Zeri buruzko prestakuntza jaso nahi duzu hilabete honetan? Botaiozu begirada bat.
 
SPRI
PILOTU LAGUNTZA / NAZIOARTEKOTZEA
Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartzea modu aproposa da merkatu globalean duzun posizionamendua hobetzeko
Pilotu laguntza-programak 50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu zure enpresaren gaitasunak erakuts diezazkiezun atzerriko organismo publikoei. Eskuratu informazio gehiago hemen!
 
SPRI
NAZIOARTEKO GAUZATU LAGUNTZA / NAZIOARTEKOTZEA
Atzerriko instalazioak ireki, zabaldu edo berritu behar dituzu? Laguntza emango dizugu zure nazioarteko inbertsioetarako!
Nazioarteko Gauzatu programaren bidez laguntza (interesik gabeko finantzaketa itzulgarria) ematen zaie atzerrian dauden euskal enpresei produkzio arloko ezarpenak edo/eta produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak egin, zabaldu eta berritzeko. Eska ezazu!
 
SPRI
ELKARTU LAGUNTZA / NAZIOARTEKOTZEA
Bat egiten baduzu beste enpresa batzuekin nazioartean duzun presentzia hobetzeko, laguntzak eta adituen aholkularitza lor dezakezu
Gastuen % 80rainoko dirulaguntzak (gehienez 60.000 €) nazioartekotze-jarduerak lankidetzan eta modu jasangarrian garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat. Gehiago jakin nahi duzu?
 
SPRI
5G LAGUNTZA / ERALDAKETA DIGITALA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz
100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza enpresako eta urteko edozein tamainatako enpresentzat, baldin 5G teknologiak ezartzeko proiektuak aurkezten badituzte, haien erabilera-kasuek demostrazio efektua badute eta proiektu horien bidez 5Gren eskaintza eta eskaera aktibatu badaiteke Euskadin. Eskatu hemen!
 
SPRI
BASQUE INDUSTRY 4.0 LAGUNTZA / ERALDAKETA DIGITALA
Programa honen bidez posible da I+G-ko agenteen teknologia enpresa industrialetara transferitzea
Laguntza-programa honek 300.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen ditu enpresei balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak txertatu eta garatzeko aukera ematen dieten Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko proiektuetarako. Eskatu hemen!
 
SPRI
BDIH KONEXIO LAGUNTZA
Euren balio-katean teknologia berriak txertatu nahi dituzten manufaktura-enpresek badute programa bat teknologia horiek aldez aurretik probatzeko
Enpresei Euskadiko zein Europako I+G-ko azpiegiturak aprobetxatzeko aukera ematen dien programa hau adituen laguntza teknikoaren bitartez artikulatzen da, gastu hautagarrien %80 finantzatzen du eta gehienez 20.000€-ko dirulaguntza ematen du agente aditu bat kontratatzeko. Ez egon zalantzan, jarri gurekin harremanetan!
 
SPRI
RENOVE INDUSTRIA 4.0 LAGUNTZA
Nahi al duzu laguntza ekonomikoa jasotzea 4.0 Industriako proiektuetarako makineria eta ekipamendu aurreratua erosteko?
Programa honek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu –100.000€ proiektuko– industri arloko ETEentzat eta produkzio industrialarekin erlazionatutako zerbitzuak ematen dituztenentzat, baldin makineria edo software berria erosi behar badute euren produktibitatea hobetzeko eta Industria Adimendunaren erronkei aurre egiten laguntzeko. Eska ezazu!
 
SPRI
BANDA ZABAL ULTRA-AZKARREKO LAGUNTZA
Orain errazagoa da banda zabal ultra-azkarra zure enpresaraino eramatea, zure produktibitatea hobetzeko
Laguntzak ematen dizkiegu edozein tamainatako enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareen proiektuak garatu ditzaten. Sar zaitez!
 
SPRI
ADIMEN ARTIFIZIALEKO LAGUNTZA
Adimen Artifizialaren erabileran oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak ezartzea apustu aproposa izango da zure negozioaren eraginkortasuna hobetzeko
Eskura dituzu 100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, gastu eta inbertsioen % 50eraino finantzatzeko. Eska itzazu!
 
SPRI
GAUZATU INDUSTRIA LAGUNTZA
Zure enpresarako instalazio berriak erosi eta ekipatzeko inbertsioek dirulaguntza itzulgarriak jasoko dituzte
Aurkeztu ezazu gutxienez 120.000 euroko inbertsioa eskatuko dizun proiektu bat, zeinaren bidez posible izango duzun enplegua mantentzea edo lanpostu berriak sortzea 24 hilabeteko epean. Eskuratu informazio gehiago hemen!
 
SPRI
Hazinnova
Interesatzen zaizu berrikuntza txikiak txertatzea zure produkzio-prozesuak hobetzeko eta gehiago eta azkarrago saltzeko?
Hazinnova programak 50 orduko doako aholkularitza eta laguntza eskaintzen du enpresek hobekuntzak egin ditzaten euren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioan, produkzio-prozesuetan, pertsonen kudeaketan, gaikuntzan, bezeroak erakarri, artatu eta leialtzeko prozesuetan, hornikuntza-katean, administrazio-prozesuetan, e.a. Eskatu hemen!.
 
SPRI
ZABALDU LAGUNTZA
Aukera berriak ireki dira zure enpresarentzat nazioarteko merkatuan, eta guk aukera horiek eskuratzen laguntzen dizugu
Zabaldu programak 45.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu zure produktu eta zerbitzuak merkatu globaletara egokitzeko, zure estrategia prestatzeko eta zure enpresa nazioartean sustatzeko. Zure esportazioak fakturazioaren % 50 baino txikiagoak badira, eman begiratu bat hemen!.
 
SPRI
SAKONDU LAGUNTZA
Nazioartekotuta zaude, baina zure enpresa sendotu nahi duzu atzerrian?
Sakondu programaren bidez posible duzu merkatu berrietan sartzea edo presentzia handitzea sarpen-maila txikia duzun lekuetan, itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko laguntzarekin. Hori bai, zure esportazioak fakturazioaren % 50etik gorakoak izan behar dira. Hitz egingo dugu!
 
SPRI
Lortu
Zure enpresa industriala finantza-egoera larrian badago, eskatu gure laguntza oraintxe bertan
Laguntza ematen diegu laguntza premian dauden Euskadiko industri arloko enpresei eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresei, 30.000 eurorainoko dirulaguntzak eskainiz euren burua birfinantza dezaten. Eskatu orain!
 
SPRI
INNOBIDEAK LEHIABIDE LAGUNTZA-ILDOA
Asmoa baduzu zure enpresan berrikuntzak egiteko produktu edo zerbitzu berriak merkaturatuz edo merkatu berrietara zabalduz, baduzu laguntza bat horretarako
Innobideak Lehiabide ildoak 35.000 eurorainoko dirulaguntza emango dizu dibertsifikazio estrategiak bultzatzeko eta zure lehiakortasuna handitzeko. Laguntza behar baduzu produktu edo zerbitzu berri bat merkaturatzeko edo merkatu berrietara zabaltzeko, galdetu orain!.
 
SPRI
INNOBIDEAK KUDEABIDE LAGUNTZA-ILDOA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna Kudeaketa Aurreratuko metodologia eta tresnekin eta handitu bere eraginkorti
Zure gaitasunak hobetzeko estrategia bat aplikatu nahi baduzu zure enpresan, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak behar dituzu. Tresna horiek ezartzen eta zure eraginkortasuna hobetzen laguntzen dizugu 25.000 eurorainoko Innobideak Kudeabide laguntzekin. Begira nola egin!.
 
SPRI
INNOBIDEAK PERTSONAK LAGUNTZA-ILDOA
Interesatzen zaizu partaidetza- eta kudeaketa-eredu berriak ezartzea zure enpresan? Lagunduko dizugu!.
Parte-hartzea, lankidetza eta ezagutza sustatu nahi badituzu zure enpresan, eskura duzu Innobideak Pertsonak programa. 25.000 eurorainoko laguntza honekin aukera duzu zure enpresaren ezagutza eta emaitzak hobetu eta sendotzeko. Eskatu oraintxe!
 
SPRI
EKINTZAILE LAGUNTZA
Laguntza behar duzu zure negozio-ideia umotzeko eta martxan jartzeko behar duzun enpresa-plana egiteko?
Hemen duzu lantalde bat laguntza emango dizuna zure ideia umotzeko eta ideia hori abian jartzeko behar duzun finantzaketa lortzeko. Dagoeneko eskatu dezakezu programaren 1.faserako laguntza. Eskuratu informazio gehiago hemen!.
 
SPRI
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA LAGUNTZA
Dirulaguntzak ematen ditugu industria-enpresen zibersegurtasun arloko hobekuntzak finantzatzeko, aukera izan dezaten gehiago eta hobeto babestuko dituen ekintza-plan bat egiteko
Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen zibersegurtasunean..0} Eskatu laguntza orain!
 
SPRI
INDUSTRIA DIGITALA LAGUNTZA
Ez atzeratu zure enpresaren eraldaketa digitala, hementxe duzu horretarako behar duzun laguntza
Programa honek urteko 18.000 eurorainoko laguntza emango dizu industri alorreko edo/eta industriarekin lotutako zerbitzuen arloko zure enpresarentzat, EIKTen diagnostikoak edo ezarpenak egiteko. Aurkeztu zure eskaera!.
 
SPRI
Inplantalariak
Aholkulari teknologiko batek lagunduko dizu identifikatzen zure enpresako zein arlo hobetu ditzakezun teknologiak erabilita
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara, doako aholkularitza emango dizugu eta teknologiak berehala ezartzeko aukera, zure negozioaren eraldaketa digitalaren bidez posible izan dezazun denbora eta kostuak aurreztea, zure kolaboratzaileekin digitalki harremantzeko modua hobetzea, presentzia digitala izatea bezeroak zure bila dabiltzan tokietan, konfiantza sortzea segurtasuna eta eraginkortasuna transmitituz…. Jarri orain gurekin harremanetan!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España
Tel.: 900 929 393 info@spri.eus
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara spricomunica@spri.eus