Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko otsailak 24, 27 eta 28 | 10:00etatik 11:30era | online
Euskal enpresek, batez ere ETEek, laster eskatu ahal izango dituzte I+G+b, Teknologia, Ekintzailetza, Digitalizazio, Zibersegurtasun, Nazioartekotze, Berrikuntza, Industria-garapen, Efizientzia energetiko, Adimen Artifizial, Lehen Sektore eta, besteak beste, Biekonomiako laguntzak, eta gainera, eskaria egin aurretik laguntza horiek aurkeztu eta azaltzeko hiru jardunaldietan parte hartu ahal izango dute. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariek eskainiko dituzte jardunaldi horiek gaika antolaturik eta telematikoki, otsailaren 24, 27 eta 28an.
2023ko otsailak 24 | 10:00etatik 11:30era | online
I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak

2023ko otsailak 27 | 10:00etatik 11:30era | online
Industria-garapen, nazioartekotze, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrietarako laguntzak

2023ko otsailaren 28an 10:00etatik 11:30etara
Lehen sektorerako, Elikagaien Industriarako, Produktuaren Sustapenerako, I+G-rako eta Bioekonomiarako laguntzak

 
 
2023ko urtarrilak 27 / 9:30etik 15:00etara / 0C Aretoa, Bilboko Euskalduna Jauregia
Jardunaldi honetan xeheki aztertuko dira kostuak kalkulatzeko metodologien aldaketak, hirugarren alderdien artean dauden nobedadeak eta finantzaketa modu berriak, hala nola Lump Sum eredua (oro harreko batura), zeinak garrantzi handia izango baitu epe laburrean. Gainera, baloratuko da nolako ondorioak izango dituen Corporate MGA (Dirulaguntza akordioa) berriak "Horizonte Europa" programako dokumentu eta gidaliburuetan.
Jardunaldia amaitu ondoren, euren "Horizon Europe" proiektuetako lege edo/eta finantza arloei buruzko zalantzak argitu nahi dituzten parte-hartzaileek bilerak egin ahal izango dituzte NCPekin
 
 
2023ko urtarrilak 30 / 9:30etik 15:00etara / Bizkaiko Teknologi Parkea
Jardunaldi informatibo honetan energiaren sektoreko I+G+b-ko hainbat deialdi eta ekimen interesgarri aurkeztuko dira. Bestalde, jarraibide batzuk emango zaizkizu proiektu irabazleak idazten ikasteko eta aukera izango duzu adituekin bilerak egin eta zure ideiak edo proiektu-proposamenak berrikusteko.
 
 
2023ko otsailak 14 / 9:30etik 15:00etara / Bizkaiko Teknologi Parkea
Jardunaldi informatibo honetan industriaren sektoreko I+G+b-ko hainbat deialdi eta ekimen interesgarri aurkeztuko dira. Bestalde, jarraibide batzuk emango zaizkizu proiektu irabazleak idazten ikasteko eta aukera izango duzu adituekin bilerak egin eta zure ideiak edo proiektu-proposamenak berrikusteko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa