Loading...
Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
| ||||
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA LAGUNTZA | ||||
Aurten zure enpresaren zibersegurtasun erronkei aurre egin diezaiekezu, eta guk horretan lagundu nahi dizugu. | ||||
Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen zibersegurtasunean. Eskatu laguntza orain!. | ||||
| ||||
INDUSTRIA DIGITALA LAGUNTZA | ||||
Ez atzeratu zure enpresaren eraldaketa digitala, hementxe duzu horretarako behar duzun laguntza. | ||||
Programa honek urteko 18.000 eurorainoko laguntza emango dizu industri alorreko edo/eta industriarekin lotutako zerbitzuen arloko zure enpresarentzat, EIKTen diagnostikoak edo ezarpenak egiteko. Aurkeztu zure eskaera!. | ||||
| ||||
EKINTZAILE LAGUNTZA | ||||
Oinarri teknologiko edo/eta berritzaileko negozio-ideia bat baduzu, hemen duzu lantalde bat prest dagoena helburu horretarantz arraun egiteko. | ||||
Gure BIC (Business Innovation Center) zentroek laguntza emango dizute ideia heltzeko eta martxan jartzeko behar duzun finantzaketa lortzeko. Laguntza hau martxoaren 31tik aurrera eskatu ahal izango duzu. Eskuratu informazio gehiago hemen!. | ||||
| ||||
BEINT BEKAK | ||||
Unibertsitateko tituludun gazteek martxoaren 26tik aurrera eska dezakete nazioartekotzean trebatzeko aukera ematen dien beka. | ||||
BEINT bekak bere baitan hartzen ditu Nazioartekotze Espezialista gradu-ondokoa, 12 hilabeteko praktikak erakunde kolaboratzaileetan eta 8 hilabeteko praktikak atzerriko enpresetan. Abisatuta zaudete!. | ||||
| ||||
B2B Virtual EACP Aerospace Applications & Technologies - 8 al 10 de junio | ||||
Enpresa, unibertsitate, teknologi zentro, ikerketako erakunde eta institutu teknologikoek badituzte aukerak sektore aeroespazialean. | ||||
B2B topaketa birtual hauetan Europako herrialde eta aliatu ugari elkartuko dira, industria aeronautiko eta espazialeko balio-kateko antolakundeei aukera paregabea emanez kontaktu baliotsuak egiteko, nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko eta, hartara, I+G+B proiektuak garatzeko. Erregistra zaitez!. | ||||
| ||||
Hemen da industria SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España |
Loading...
Loading...