| 2022ko maiatzak 19/ 9:30etik 12:30era/ Bizkaiko Teknologi Parkea. 204 eraikina Enpresa Digitala Aztergai izango ditugu datuaren industria eta bere potentziala. Topaketa horretan hizpide hartuko da nola hautatu erakunde bakoitzaren beharrei egokitutako datu-ekosistema bat eta datu-proiektu bat gauzatu eta ezartzeko metodologia. Ikasiko dugu zeintzuk diren datuaren bizi-zikloa behar bezala kudeatzeko tresnak, gordailuak eta erregistroak. | |
| 2022ko maiatzak 19 / 09:30etik 12:30era / online Jardunaldi birtual honetan hainbat nozio azalduko dira adierazleen kudeaketa aktibo eta sistematikoa egiteko, antolakunde guztia inplikatuz estrategia gauzatzeko prozesuan. - Garrantzitsua eta estrategikoa dena neurtzea.
- Kudeaketaren palanka eta oztopoak adierazleekin.
- Etengabeko hobekuntza: bi adierazle maila.
- Aginte-koadroa.
| |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu. - Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
- Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
- Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
- Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.
| |
| Gauzatu Industria 2022 programa Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). | |
| Sakondu 2022 programa 45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan. | |
| Zabaldu 2022 programa 45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten. | |
| Lortu 2022 programa Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko. | |
| Hazinnova 2022 programa 50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko. | |
| Adimen Artifiziale 2022 programa Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko. | |
| Industria Digitala 2022 programa Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. | |
| Zibersegurtasun Industriala 2022 programa Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean. | |
| Bateratu 2022 programa Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko. | |
| Bideratu 2022 programa 5 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. | |
|