| 2024ko apirilak 18 | 10:00etatik 11:20era | online Erresuma Batuko industria aeroespazialaren, hau da, munduko bigarren industriarik handienaren, negozio-aukerak Erresuma Batuak oso ekosistema garatua eta hornidura-kate sendoa du, sektore aeroespazialeko 3.000 enpresa baino gehiago eta zuzeneko eta zeharkako 282.000 lanpostu baino gehiago baititu. Gainera, nazioarteko bazkideak bilatzen ditu aktiboki, hegazkinen edo motorren eredu berrien fabrikazioan laguntzeko, eta teknologia aurreratuak ezartzeko, besteak beste, material konposatuak eta fabrikazio aditiboa. Lortu ezazu Erresuma Batuko sektore aeroespazialaren egungo errealitateari, erronkei eta beharrei buruzko informazio baliotsua. Entzun itzazu sektoreko hizlari garrantzitsuak, helburu teknologikoen, ekosistema aeroespazialaren garapenaren eta ekoizteko eta erosteko politiken gaineko haien esperientziak eta ezagutzak partekatuko baitituzte. Ezagutu itzazu zure enpresak Erresuma Batuan dituen lankidetzarako eta negoziorako aukerak, operazioen garapeneko hedapen komertzialeraino. Jar zaitez harremanetan Euskadiko sektore aeroespazialeko beste lider eta profesional batzuekin, ideiak trukatzeko eta harreman komertzial estrategikoak finkatzeko. | Hegazkinen edo motorren modelo berriak fabrikatzeko bilatzen ari diren nazioarteko bazkidea zara? Parte hartu! |
| 2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango Material aurreratuetan eta atomizazio-teknologietan eta hauts-metalurgian murgiltzea, interesatzen zaizu? Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu. Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen. Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko. Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko. Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean. | Esperientzia praktiko eta informatiboa, apunta zaitez! |
| 2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo) Ongi etorri Enpresen Networking-a – Smart Industry-ra Nork har dezake parte jardunaldian? Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala) EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin. | Matching prozesuaren zehaztasunak zure ahalmena maximizatuko du. Hartu parte! |
| 2024ko apirilak 10 | 09:30etik 11:00etara | online Ikasi Instagrameko microblogging sare sozial berriari etekina ateratzen Jardunaldi honetan sare sozial berri hori zer den, nola funtzionatzen duen eta funtzio nagusiak zein diren ikasiko duzu. Microbloggingeko sare sozialak (X/BlueSky) goren unean dauden testuinguruan bizi gara eta Threadsa sortzearekin batera, mikrokontakizunen sektoreak bultzada izan du. Programa: Sare sozialetako mikrokontakizunen hastapena Threads: Zer da eta nola funtzionatzen du? Nola atera diezaiekezu errendimendua zure enpresan? Threadsean jarraitu beharreko erreferentziak: jardunbide egokiak Threadsi buruzko ondorioak eta amaierako gogoetak eta microbloggingeko/mikrokontakizuneko sare sozialetan duten inpaktua | Menderatu Threadsak, gorde zure plaza! |
| Industria Digitala laguntza-programa Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | Aurkeztu zure proiektuak eta lortu zure enpresa digitalizatzeko laguntzak. Lagunduko dizugu! |
|
La empresa vasca está aquí | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus Contacto |
Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro nuevas comunicaciones puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo lo que le interesa editando su suscripción. Editar mi suscripción | Darse de baja | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal |
|