Loading...
Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
| ||||
WEBINARRAK: MARTXOAK 17 ETA 18, 9:00ETATIK 10:00ETARA | ||||
Hil honetan egingo diren bi webinarretan azalduko dira BIND 4.0-ren deialdi berriaren onurak eta nola parte hartu trakzio-enpresa gisa. | ||||
Bi informazio-jardunaldi, non beren interesa adierazi ahal izango duten Euskadin jarduera-zentro bat duten 250etik gora langileko eta manufaktura aurreratu, energia, osasun eta elikadura arloko enpresek. Martxoak 17 - Enpresa industrialentzako webinarra: Manufaktura aurreratua eta Energia. Batz enpresak bere esperientzia kontatuko du. Eman izena hemen. Martxoak 18 – Sektore soziosanitarioko erakundeentzako eta elikaduraren balio-kateko enpresentzako webinarra. Quirónsalud-ek eta Angulas Aguinagak euren esperientziak kontatuko dituzte. Eman izena hemen. | ||||
| ||||
JARDUNALDIA ONLINE – MARTXOAK 9 – 9:30ETIK 13:00ETARA | ||||
Euskal I+G+B-ko nazioarteko proiektuek adi egon behar dute "Horizonte Europa" programak eskaintzen dizkien berritasun guztiei; ez daitezela geratu jardunaldi honetan parte hartu gabe. | ||||
Eusko Jaurlaritzak Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroarekin (CDTI) elkarlanean antolatutako ekitaldi honek ezagutzera emango ditu "Horizonte Europa" esparru-programa berriko nobedade nagusiak eta euskal enpresak nazioarteko I+G+B-ko proiektuetan parte-hartzera bultzatzeko mekanismoak. Erregistratu zaitez! | ||||
| ||||
JARDUNALDIA ONLINE – MARTXOAK 17 – 9:30ETIK 11:00ETARA | ||||
Telelanaren arauketak aurreratu egin ditu lan arloan egiteke zituen zereginak eta informazioa daukagu interesa dutenentzat. | ||||
Ordubete eta erdiko saio bat telelanaren arauketaren zenbait alderdi aztertzeko: derrigorrezkoa izan behar duen ala ez, kostuak, lan-erregistroa, segurtasuna, pribatutasuna, datu pertsonalen babesa. Erreserbatu toki bat zuretzat! | ||||
| ||||
JARDUNALDIA ONLINE – MARTXOAK 30 – 9:30ETIK 11:00ETARA | ||||
Check list SEO-ren 10 gakoak bi orduko jardunaldi batean, ezagutza tekniko konplexurik behar izan gabe. | ||||
Saio honetan azalduko dizugu nola gainditu egoeraren "argazkia" emango dizun SEO Web Auditoretza eta nola lortu ekintza-plan bat egoera hori hobetzeko. Hemendik aurrera zeuk aztertuko duzu zure web orria. Eman izena! | ||||
| ||||
Hemen da industria SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España |
Loading...
Loading...