Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko martxoak 29 | 13:00etatik 15:30era | Euskalduna Jauregia-Bilbo
Nahiz eta jardunaldi hau euskal enpresari guztiei zuzenduta dagoen, automobilgintza, energia berriztagarri, gailu mediko, IKT eta makina-erreminta sektoreetako enpresak izango dira negozio-garapenerako jarduera gehien aurkituko dituztenak Japonia-Euskadi urtearen karietara programatu diren ekintzen artean.
 
 
Zure merkatu berria hobeto ezagutzen lagunduko dizugu
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratu honek atzerriko erronka eta aukerak identifikatzen ditu, bai arlo pribatukoak eta bai inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokiak, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan (hala nola automobilgintza, energia, bio-osasuna eta ingurumena).
 
 
Enpresa Digitala
Enpresa Digitala ekimenak prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, hau da, ikastaroak, mintegiak nahiz jardunaldiak, eta askotariko tresnak, metodologiak nahiz laguntza programak sortzen ditu, enpresa interesatuak azkarrago hurbildu daitezen informazio eta komunikazio arloko teknologia berrietara.
2023ko martxoak 16 | 9:30etik 13:30era | Hernani (Gipuzkoa)
Indusdenda kongresua - 2023: negozioaren etorkizunean eragin zuzena duen onlineko B2B salmenta

2023ko martxoak 21 | 9:30etik 12:30era | Arabako Teknologi Parkea
Wordpress erabiltzeko SEO teknika aurreratuak

 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
 
 
Hazitek 2023 programa – I+G
I+G-rako Hazitek 2023 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan. Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu, eta bere aurrekontua (90 milioi euro) bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.
 
 
Gauzatu Industria 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
 
 
Indartu 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Indartu laguntza programak egindako inbertsioaren % 15erainoko (gehienez 3 milioi euro enpresako) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, honakoekin zuzenean lotuta dauden inbertsioetarako: produktua eraldatzeko prozesua hobetzea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea. (*) Informazio hori aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratu ondoren.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa