Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko urriak 24 | 16:00etatik 17:15era | Topaketa birtuala
Zergatik joan?
  • Negozio-aukerak: Kolonbiako Azpiegitura Agentzia Nazionalak (ANI) digitalizazioa, azpiegitura eta portu-hedapena oinarri dituzten eta nazioarteko lankidetza behar duten proiektuak aurkeztuko ditu.
  • Konektatu zure esperientzia: Aztertu euskal esperientzia nola txerta daitekeen modernizazio-proiektu horietan, Kolonbiako portuetan aldaketa zuzenduta.
  • Maila goreneko networkinga: Partekatu eta sortu aliantza estrategikoak azpiegituren sektoreko profesional eta liderrekin.
 
 
2024ko urriak 16 | 10:30etik 11:30era | online
Gaur egun, Copilotek, Microsoften AA sortzaileko morroiak, lizentzia mota eta modu ugari eskaintzen ditu eta baliteke horrek nahasmena eragitea aukera egokiena hautatzeko garaian. Saio honetan, gai hori argitzen saiatuko gara. Hala, erabilgarri dauden alternatibak antolatu eta lizentzia mota eta eduki ugariei buruzko errepaso orokorra egingo dugu.
 
 
2024ko urriak 15 | 16:00etatik 18:00etara | online
Ekitaldi honetan, Hugging Facek open-sourceko milaka eredutarako sarbidea eskaintzen duela ikusiko dugu. Gainera, zuen enpresaren behar espezifikoetara nola egokitu eta nola ezarri ezagutuko duzu.

Saioaren edukiak:
  • AA sortzailearen inpaktua
  • Hugging Faceren oinarriak
  • Osagai nagusiak
  • Hugging Faceko lehen urratsak
  • Transformerren liburutegia
  • HuggingChat
  • Integrazioa Flowiserekin
 
 
2024ko urtarrilak 15 | 09:00etatik 13:00etara | Bizkaia Plaza eraikina, Bilbo
Giza baliabideak, marketina edo berrikuntza bezalako funtsezko arloetan inbertitzen duzunean, gaizki kudeatutako barne-gatazka batek dena jar dezake arriskuan: ase gabeko bezero garrantzitsuak, arreta txarragatik porrot egiten duten kanpainak, edo sailen arteko komunikazio-falta.

Oraingoan, Asier de Artaza adituak gidatuta, gatazkak detektatzen, konpontzen eta prebenitzen ikasiko duzu bitartekaritzako eta gatazkak konpontzeko Harvard prozesuaren metodo hibridoaren moduko teknikak erabilita. Tresna horiek, zure taldearen kohesioa hobetzeaz gain, zure enpresaren errentagarritasuna ere babestuko dute, erronkak hazteko eta etengabe hobetzeko aukera bihurtuta.
 
 
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea
Konprometituta gaude zabalpenarekin, eta enpresen panorama ezagutzeko espazioak sortzen ditugu. Euskadiko enpresei buruzko informazioa eskaintzen dugu, loturak sustatuz eta enpresen arteko harremanak indartuz eta bultzatuz. Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.
Pilotu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
50.000 € edo inbertsioaren % 51 arte nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan euskal enpresei laguntza emateko

Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Enpresako 100.000 € arte konektibitatea hobetu ahal izateko sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatu edo eguneratzeko

Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Enpresako itzuli beharrik gabeko 100.000 € arte zerbitzu eta prozesuetara aplikatutako AA eta Data arloko proiektu komertzialak bultzatzeko Zalantzarik?

Kloud programa - Azaroaren 15era arte zabalik
Enpresako 50.000 € arte Cloud estrategiak eta zure negozioak behar duen hodeirako migrazio-plana diseinatzeko

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

BDIH Konexio programa - Urriaren 15era arte zabalik
Erakunde bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 20.000 € arteko laguntza emango dugu, BDIHek Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien 250 aktibo baino gehiagotakoren bat ezartzeko

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu

Hazinnova programa - Urriaren 24ra arte zabalik
Doako aholkularitza espezializatua produktuarekin edo prozesuekin lotutako berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak, adibidez




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako