Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko ekainak 5 | 10:00etatik 12:00etara | BAT, Auditorioa (B Accelerator Tower), Bilbo (Bizkaia)
Kanada oso merkatu erakargarria da eta aukera bikainak eskaintzen ditu teknologiarekin, energia berriztagarriekin eta aeronatikarekin lotuta. Eta, nahiz eta Euskadiko esportazioak oraindik haien potentzial gorenera iritsi ez diren, jardunaldi honetan, merkatu horretan arrakasta lortu duten bi estrategia ezagutzeko aukera izango duzu: VIRTUALWARE eta INGETEAM. Ginera, sektorean funtsezkoak diren adituekin eta ordezkariekin harremanak izateko aukera izango dugu eta horrek negozio-aukerak irekiko dizkizu.
 
 
2024ko ekainak 4 | 09:00etatik 13:00etara | Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusia
Zibererasoek datuak galtzea, eragiketa komertzialak etetea, enpresaren izen onari kalte egitea eta finantza-kostu esanguratsuak eragin ditzakete. Beraz, zibersegurtasuneko neurri sendoak ezartzea funtsezkoa da interes komertzialak babesteko, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko eta bezeroen konfiantza eta harreman komertzialak mantentzeko. Hauek dira enpresek egun dituzten mehatxu nagusiak: Phishing, Malware eta Ransomware, hornikuntza-kateko erasoak, Programa maltzurra, SQL injekzioa eta DeepFake, besteak beste.
 
 
2024ko ekainak 21 | 09:00etatik 13:30era | BHCren egoitza, BICeko areto balioaniztuna, Derio (Bizkaia)
Jardunaldi teoriko-praktiko horretan, era askotako gaiak jorratuko dira:
  • Nazioarteko merkataritza arloan aduanen jarduketa aztertzea.
  • Kanpo-merkataritzako nazioarteko eragiketek dituzten kostuak ezagutzea.
  • Ikuspegi teoriko-praktikotik abiatuta INCOTERM aztertzea. Esku hartzen duten alderdien artean merkantziarekin lotutako arriskuaren eta kostuen banaketa zehazteko erabiltzen den terminoa da.
  • Nazioarteko garraio arloko alternatibak eta figurak ezagutzea.
  • Esportazio-lanetarako beharreko oinarrizko dokumentazioa ezagutzea.
 
 
2024ko ekainak 6 | 09:30etik 12:30era | online
Saioaren edukia:
  • Berritzeko helburuak eta estrategiak izatearen beharra.
  • Berrikuntza erraztuko duen testuingurua.
  • Berrikuntzaren Plan Estrategikoak Mundu Mailako Plan Estrategikoarekin lotuta egon behar du.
  • Ideia eta proiektuen kudeaketa.
  • Berrikuntza kuantifika daiteke eta kuantifikatu egin behar da.
 
 
2024ko ekainak 5 | 08:30etik 10:40ra | Prentsa-aretoa, 2. maila, Bilbao Exhibition Center
Estatu Batuek ekonomia sendoa dute eta kalitate handiko produktuen eskaria gero eta handiagoa da. Gainera, prezioa ez da faktore erabakigarri nagusia. Hala ere, merkatu zabal horren potentzial guztia aprobetxatzeko, funtsezkoa da ulertzea ez dela merkatu bakarra; izan ere, ezaugarri eta behar propioak dituzten eskualdeko merkatuen multzoa da. Euskal enpresa asko beren estrategia komertzialak berriz ebaluatzen eta eguneratzen hasi dira, Estatu Batuetako merkatuei modu eraginkorragoan heltzeko.
Zabaldu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gutxiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Sakondu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gehiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

Renove Smart programa - Azaroaren 8ra arte zabalik
Enpresako 75.000 €-ra arte, 4.0 industriako proiektuak bultzatzeko behar diren makineria eta ekipamendu aurreratua finantzatze aldera

BDIH Konexio programa - Urriaren 15era arte zabalik
Erakunde bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 20.000 € arteko laguntza emango dugu, BDIHek Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien 250 aktibo baino gehiagotakoren bat ezartzeko

Deskarbonizazio Industrialeko programa - Ekainaren 20ra arte zabalik
Erakunde bakoitzeko 1,5 M € arteko laguntza emango dugu, itzuli beharrik gabe, zure enpresan energia-eraginkortasuna hobetzeko aktibo finkoak eskuratzeko

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu

Fast Track Innobideak programa - Maiatzaren 30era arte zabalik
Enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 250.000 € arteko laguntzak emango ditugu berrikuntza esanguratsuren bat dakarten proiektuak garatzeko

Hazinnova programa - Urriaren 24ra arte zabalik
Doako aholkularitza espezializatua produktuarekin edo prozesuekin lotutako berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak, adibidez

Indartu programa - Ekainaren 28ra arte zabalik
Euskadiko zonalde zaurgarrietan egoitza duten enpresa industrialen produkzio-gaitasuna handitzea bultzatzen dugu

 
 
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea.
Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-gaiekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzen lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako