| Nazioarteko Gauzatu programa - Azaroaren 11ra arte zabalik - Atzerrian instalazioak irekitzea, zabaltzea edo berritzea.
- Herrialde horretan sartzeko abiapuntu gisa balio duten atzerriko enpresak eskuratzea.
- 5 urtean itzuli beharreko interesik gabeko kredituak, 1 urteko gabealdiarekin, inbertsioaren amaieratik
| |
| 2024ko azaroaren 4, 5 eta 6an, ARABAN, GIPUZKOAN eta BIZKAIAN Alemania · Argentina · Brasil · Txile · Txina · Kolonbia · Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · India · Irlanda · Italia · Japonia · Mexiko · Polonia Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Singapur (ASEAN) · Turkia · Ukraina· Uruguai | |
| 2024ko urriak 15 | 09:00etatik 13:00etara | Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusia Jasangarritasuna bultzatzen ari diren punta-puntako joerak ezagutzeko aukera izango duzu (ekonomia zirkularretik hasi eta energia berriztagarrira arte), eta inpaktu positiboa izateko zure enpresan nola txerta ditzakezun jakingo duzu.
Zergatik joan? - Baliabideen optimizazioa: Sare adimendunak eta AA energia-eraginkortasuna denbora errealean hobetzen ari direla ikusiko duzu.
- Aplikatutako jasangarritasuna edo iraunkortasuna: Teknologia digitalek ekonomia zirkularra bultzatzen dutela eta, hala, xahutzea gutxitzen dela ikusiko duzu.
- Berrikuntza industrian: Energiaren eta industriaren sektoreetan AA aplikatu izan deneko kasu praktiko arrakastatsuak ezagutuko dituzu.
- Etorkizuneko aurreikuspenak: Garapen jasangarriagoa izateko teknologia horiek aplikatzeak biltzen dituzten aukerak eta erronkak ulertuko dituzu.
- Networkinga: Merkatua eraldatzen ari diren jasangarritasun digital arloko lider eta adituekin harremana izango duzu.
| |
| 2024ko urriak 24 | 16:00etatik 17:15era | Topaketa birtuala Zergatik joan? - Negozio-aukerak: Kolonbiako Azpiegitura Agentzia Nazionalak (ANI) digitalizazioa, azpiegitura eta portu-hedapena oinarri dituzten eta nazioarteko lankidetza behar duten proiektuak aurkeztuko ditu.
- Konektatu zure esperientzia: Aztertu euskal esperientzia nola txerta daitekeen modernizazio-proiektu horietan, Kolonbiako portuetan aldaketa zuzenduta.
- Maila goreneko networkinga: Partekatu eta sortu aliantza estrategikoak azpiegituren sektoreko profesional eta liderrekin.
| |
| 2024ko urtarrilak 15 | 09:00etatik 13:00etara | Bizkaia Plaza eraikina, Bilbo Giza baliabideak, marketina edo berrikuntza bezalako funtsezko arloetan inbertitzen duzunean, gaizki kudeatutako barne-gatazka batek dena jar dezake arriskuan: ase gabeko bezero garrantzitsuak, arreta txarragatik porrot egiten duten kanpainak, edo sailen arteko komunikazio-falta.
Oraingoan, Asier de Artaza adituak gidatuta, gatazkak detektatzen, konpontzen eta prebenitzen ikasiko duzu bitartekaritzako eta gatazkak konpontzeko Harvard prozesuaren metodo hibridoaren moduko teknikak erabilita. Tresna horiek, zure taldearen kohesioa hobetzeaz gain, zure enpresaren errentagarritasuna ere babestuko dute, erronkak hazteko eta etengabe hobetzeko aukera bihurtuta. | |
| Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea Konprometituta gaude zabalpenarekin, eta enpresen panorama ezagutzeko espazioak sortzen ditugu. Euskadiko enpresei buruzko informazioa eskaintzen dugu, loturak sustatuz eta enpresen arteko harremanak indartuz eta bultzatuz. Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu. | |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|