Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
Hazinnova
Interesatzen zaizu berrikuntza txikiak txertatzea zure produkzio-prozesuak hobetzeko eta gehiago eta azkarrago saltzeko?.
Hazinnova programak 50 orduko doako aholkularitza eta laguntza eskaintzen du enpresek hobekuntzak egin ditzaten euren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioan, produkzio-prozesuetan, pertsonen kudeaketan, gaikuntzan, bezeroak erakarri, artatu eta leialtzeko prozesuetan, hornikuntza-katean, administrazio-prozesuetan, e.a. Eskatu hemen!.
 
SPRI
ONLINEKO EKITALDIA – EKAINAK 28, 15:30ETIK 18:00ETARA
Jakizu nola hiru enpresa arrakastatsu igaro diren salmenta fisikotik onlineko salmentara.
Jauzi digitala egin duten moda-denda batek, optika batek eta akuikulturako saltoki batek euren esperientzia partekatuko dute zurekin bi orduko ekitaldi birtual batean, eta azalduko dizute zein akats egin duten eta zein erabaki egoki hartu duten euren saltoki birtualaren hazkunde prozesuan. Hizpide izango ditugu web teknologia, stock-aren kudeaketa globala, tresna osagarrien integrazioa eta inbertsio bat merezi duten funtzionaltasunak. Gorde plaza bat!
 
SPRI
ONLINEKO EKITALDIA – EKAINAK 21, 9:30ETIK 12:00ETARA
Ezagutu itzazu merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak nahigaberik ez izateko.
Oso denbora laburrean eta modu sinple eta atseginean kontatuko dizugu zer jakin behar duzun produktuak eta zerbitzuak Internetez saltzeko legea hautsi gabe, zeren legea urratzen baduzu isun handiak jaso baititzakezu eta zure onlineko negozio-irudia kaltetu. Eman izena!
 
SPRI
SAVE THE DATE – ONLINEKO EKITALDIA – 2021EKO UZTAILAREN 6 ETA 7AN
4.0 industriako 30 proiektu disruptibo berri eta beren azken teknologiak Bind 4.0 programaren "Open Innovation Showcase" ekitaldian.
BIND 4.0 programaren bosgarren edizioan parte hartu duten startup-ek eta partner gisa aritu diren enpresek elkarrekin garatutako proiektuen aurkezpenak streaming bidez egingo dira. Oraingoz ekitaldiaren eguna jakinarazten dizuegu, baina laster zabalduko dugu izena emateko epea apuntatu zaitezen. Jarraitu konektatuta!
 
SPRI
INPLANTALARIAK
Aholkulari teknologiko batek lagunduko dizu identifikatzen zure enpresako zein arlo hobetu ditzakezun teknologiak erabilita.
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara, doako aholkularitza emango dizugu eta teknologiak berehala ezartzeko aukera, zure negozioaren eraldaketa digitalaren bidez posible izan dezazun denbora eta kostuak aurreztea, zure kolaboratzaileekin digitalki harremantzeko modua hobetzea, presentzia digitala izatea bezeroak zure bila dabiltzan tokietan, konfiantza sortzea segurtasuna eta eraginkortasuna transmitituz…. Jarri orain gurekin harremanetan!
 
SPRI
ZABALDU LAGUNTZA
Aukera berriak ireki dira zure enpresarentzat nazioarteko merkatuan, eta guk aukera horiek eskuratzen laguntzen dizugu.
Zabaldu programak 45.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu zure produktu eta zerbitzuak merkatu globaletara egokitzeko, zure estrategia prestatzeko eta zure enpresa nazioartean sustatzeko. Zure esportazioak fakturazioaren % 50 baino txikiagoak badira, eman begiratu bat hemen!.
 
SPRI
SAKONDU LAGUNTZA
Nazioartekotuta zaude, baina zure enpresa sendotu nahi duzu atzerrian?.
Sakondu programaren bidez posible duzu merkatu berrietan sartzea edo presentzia handitzea sarpen-maila txikia duzun lekuetan, itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko laguntzarekin. Hori bai, zure esportazioak fakturazioaren % 50etik gorakoak izan behar dira. Hitz egingo dugu!
 
SPRI
LORTU LAGUNTZA
Zure enpresa industriala finantza-egoera larrian badago, eskatu gure laguntza oraintxe bertan.
Laguntza ematen diegu laguntza premian dauden Euskadiko industri arloko enpresei eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresei, 30.000 eurorainoko dirulaguntzak eskainiz euren burua birfinantza dezaten. Eskatu orain!
 
SPRI
INNOBIDEAK LEHIABIDE LAGUNTZA-ILDOA
Asmoa baduzu zure enpresan berrikuntzak egiteko produktu edo zerbitzu berriak merkaturatuz edo merkatu berrietara zabalduz, baduzu laguntza bat horretarako.
Innobideak Lehiabide ildoak 35.000 eurorainoko dirulaguntza emango dizu dibertsifikazio estrategiak bultzatzeko eta zure lehiakortasuna handitzeko. Laguntza behar baduzu produktu edo zerbitzu berri bat merkaturatzeko edo merkatu berrietara zabaltzeko, galdetu orain!.
 
SPRI
INNOBIDEAK PERTSONAK LAGUNTZA-ILDOA
Interesatzen zaizu partaidetza- eta kudeaketa-eredu berriak ezartzea zure enpresan? Lagunduko dizugu!.
Parte-hartzea, lankidetza eta ezagutza sustatu nahi badituzu zure enpresan, eskura duzu Innobideak Pertsonak programa. 25.000 eurorainoko laguntza honekin aukera duzu zure enpresaren ezagutza eta emaitzak hobetu eta sendotzeko. Eskatu oraintxe!
 
SPRI
NNOBIDEAK KUDEABIDE LAGUNTZA-ILDOA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna Kudeaketa Aurreratuko metodologia eta tresnekin eta handitu bere eraginkorti.
Zure gaitasunak hobetzeko estrategia bat aplikatu nahi baduzu zure enpresan, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak behar dituzu. Tresna horiek ezartzen eta zure eraginkortasuna hobetzen laguntzen dizugu 25.000 eurorainoko Innobideak Kudeabide laguntzekin. Begira nola egin!.
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España
Tel.: 900 929 393 info@spri.eus
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara spricomunica@spri.eus