Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2023ko martxoak 27 | 9:30etik 12:00etara | Bizkaia Plaza Eraikina - Bilbo
Lan-saio hau bereziki pentsatuta dago euren antolakundean karbono-aztarna neurtu nahi duten enpresek edo euren bezeroen enpresetan horrelako eskakizunak bete behar dituztenek GAIA eta SPRIren metodologia eta laguntza balia ditzaten.
 
 
Deep Dives - BDIH
Aukera paregabea da jakiteko teknologiek nola lagundu diezazuketen zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen. Jardunaldi hauetan arlo hauetako konponbide teknologiko eta aplikazio garrantzitsuenak lantzen dira: robotika malgua, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, Data driven solutions, material berriak, makina adimendun eta konektatuak, sare elektriko digitalak, osasun digitala eta gailu medikoak.
2023ko martxoak 24 | 9:00etatik 13:00etara | FAAZ - Zamudio
Makina adimendun eta konektatuak – Digitalizazioa eta konektagarritasuna

2023ko martxoak 31 | 9:00etatik 14:00etara | Ikerlan - Arrasate
Zibersegurtasuna

 
 
Nazioartekotze arloko Agenda – BasqueTrade & Investment
2023ko martxoak 29 | 13:00etatik 15:30era | Euskalduna Jauregia-Bilbo
Euskal enpresariei zuzendutako Japonia-Euskadi ekitaldia

2023ko maiatzaren 8tik (8:30ean) 2023ko maiatzaren 12ra (16:00etan)
Erosketa publikoko aukerak Kolonbian

 
 
Enpresa Digitala
Enpresa Digitala ekimenak prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, hau da, ikastaroak, mintegiak nahiz jardunaldiak, eta askotariko tresnak, metodologiak nahiz laguntza programak sortzen ditu, enpresa interesatuak azkarrago hurbildu daitezen informazio eta komunikazio teknologia berrietara.
2023ko martxoak 31 | 9:30etik 13:30era | online
Serverless: Jakizu nola handitu eskalagarritasuna, nola gutxitu kostuak eta nola hobetu zure prozesuen eraginkortasuna

 
 
Innobideak Prestakuntza
"Innobideak Prestakuntza" programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 19 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
2023ko martxoak 21 | 9:30etik 12:30era | online
Aldaketaren kudeaketa: Nola diseinatu dezaket aldaketa-estrategia bat? Nola kudeatuko dut?

2023ko martxoak 23 | 9:30etik 12:30era | online
Lantaldeak. Talde-lanaren mitoak eta errealitateak, nola sortu talde eraginkor eta osasuntsuak…

 
 
Mikroenpresa digitala = prestakuntza + aholkularitza
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea. Mikroenpresa digitala ekimenak prestakuntza eta aholkularitza emango dizu zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
 
 
Bideratu Berria programa – Enpresak berrabiaraztea
Bideratu Berria programak eskaintzen dizu:
  • Milioi 1 eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
  • Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko aukera, errentagarri izan daitezen.
  • Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
 
 
Industria Digitala programa - Digitalizazioa
Industria Digitala programak eskaintzen dizu:
  • Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana…
  • Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
  • Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
BEINT bekek eskaintzen dizute:
  • 30.000 € eta 70.000 € bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.
  • Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko ezagutza.
  • 20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan.
  • Aukera ona esperientzia handia biltzeko izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.
 
 
Gauzatu Industria programa - Inbertitu ibilgetuan
Gauzatu Industria programak eskaintzen dizu:
  • Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
  • 200.000 €-raino sortutako enplegu bakoitzeko, gehienez 1.5 milioi € enpresako.
 
 
Indartu 2023 programa – Inbertitu ibilgetuan
Indartu laguntza programak egindako inbertsioaren % 15erainoko (gehienez 3 milioi euro enpresako) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, honakoekin zuzenean lotuta dauden inbertsioetarako: produktua eraldatzeko prozesua hobetzea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea. (*) Informazio hori aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratu ondoren.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa