Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
2022ko ekainak 8 / 15:30etik 17:00etara / online
Mundu errealeko enpresak adibide bezala erabiliko dituen jardunaldi honetan, Teodora Bozheva-k ikuspegi berri bat aurkeztuko du proiektuen kudeaketa-kultura arrakastatsu bat lortzeko. Portfolio eta Proiektuak Kanban (KPPM) metodoaren bidez kudeatzeko Kanban Maturity Model delakoa gida bat da PMO (Proiektuen bulegoak) eta enpresentzat, jardunbide eta pentsaera egokiak barnera ditzaten.
 
 
2022ko ekainak 21 / 8:45etik 14:00etara / VICOMTECHen instalazioak - Gipuzkoa
Saio horretan hizpide hartuko dira zibersegurtasuneko Vicomtech laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak, bai eta Zibersegurtasun nodoaren 4.0 konponbideak aplikatu dituzten enpresen erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak. Bereziki interesa dakizuke, baldin eta:
  • Ezarpen proiektuen edo aldaketen kostuak murriztu nahi badituzu,
  • Proba eta esperimentu teknikoak egin nahi badituzu produkzio-inguruneetan ezer instalatu aurretik,
  • IT/OT sareak, eskura dituzunen edo izan nahi dituzunen antzekoak (Teknologia informatikoa /Operazioetako teknologia), simulatu nahi badituzu modu pertsonalizatuan,
  • Jakin nahi baduzu zenbateraino zauden arriskuan.
  • Merkatuko tresnek eskaintzen dizuten babes espezifikoa probatu nahi baduzu tresnak ezarri beharrik gabe.
 
 
2022ko ekainak 8 / 15:30etik 16:50era / online
Ingurumen arloko webinar hau antolatu dugu Aburrá Haraneko Eremu Metropolitarrarekin batera, ingurumen sektoreko euskal enpresentzat oso interesgarriak izan baitaitezke erakunde hori osatzen duten udalerrien proiektuak, euskal enpresek badutelako gaitasuna eremu hartako arazoei aurre egiteko.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu.
  • Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I
  • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA.
  • Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar.
  • Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna.
 
 
Banda Zabal Ultra-azkarra programa
30.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei (edozein tamainatakoak direla ere), 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak garatu ditzaten, eta hartara, euren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean gauzatu dezaten.
 
 
Gauzatu Industria 2022 programa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…).
 
 
Sakondu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEek euren lehiakortasun posizioa hobetu dezaten presentzia gutxi duten merkatuetan.
 
 
Zabaldu 2022 programa
45.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEek atzerrian duten presentzia handitu dezaten.
 
 
Lortu 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen finantzazko ekintza-plan bat prestatzeko.
 
 
Hazinnova 2022 programa
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko.
 
 
Adimen Artifiziale 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 € proiektuko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko eta, horrela, zure produkzio-prozesuen eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
 
 
Industria Digitala 2022 programa
Industria arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak.
 
 
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-, diseinu- eta logistika-enpresen eta produktu-prozesu industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.
 
 
Bateratu 2022 programa
Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden industri arloko euskal enpresentzako laguntzak. Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite edo/eta xurgatze planen ondorioz sortutako gastuak eta produkzio-inbertsioak estaltzeko.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Al darte de baja dejarás de recibir todas nuestras comunicaciones, recuerda que puedes seleccionar tus preferencias editando tu suscripción.
Deseo darme de baja | Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal