Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko azaroak 21 | 09:00etatik 10:50era | online
Mundu mailako industrian rol adierazgarria betetzen du Turkiak. Izan ere, munduko hamaikagarren ekonomia izateaz gain, erreferentziazko manufaktura-gunea da funtsezko hainbat sektoretan: automobilgintza, makinak, altzairua eta etxetresna elektrikoak. Webinar honek Turkiako sektore industrialaren digitalizazio maila eta Smart Manufacturingerako eta 4.0 Industriarako bere bilakaera aztertuko ditu. Programak Turkiako eta nazioarteko erakundeetako adituen esku-hartzea jasoko du. Aditu horiek makinetan eta automatizazioan teknologiak ezartzearekin lotutako ikuspegi zehatza eskainiko dute, Turkiak 4.0 Industriaren eskakizunetara egokitzeko garaian izandako gaitasuna jorratuz.
 
 
Azaroak 19 | 09:30etik 13:00etara | Orona-Ideo, Jauregi Bailara, z/g, Hernani - Gipuzkoa
B2B marketin digitalean adituak izango ditugu gurekin haien azken ezagutzak partekatzeko asmoz: AFM Clusterreko Maria Ruiz-Lopetedik Libro Blanco de Marketing Digital para la Industria (Industriarako Marketin Digitalaren Liburu Zuria) liburu berria aurkeztuko du; LinkedUp Mentoringeko Esther Silvanek mezu inbasiborik gabeko LinkedIneko azterketa-estrategiak jorratuko ditu; Rebeca Valdiviak salmenten prozesuan gizakiak betetzen duen rola nabarmenduko du; Vidralako Aitor Peñak bere enpresaren estrategia digitala azalduko du eta Gemnis Latheseko Edorta Arrietek sare sozialetako rebrandinga izango du hizpide. Gainera, inspirazio-iturri bihurtuko den eta harridura sortuko duen esku-hartze sorpresa bat ere izango dugu.
 
 
2024ko azaroak 27 | 09:30etik 12:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea 204 eraikina
Aro digital honetan, datua edozein erakunderentzako ezinbesteko aktiboa da. Jardunaldi horretan, Diego Gutierrez Teknei taldeko Datuaren aholkularitzarako zuzendariak datua menderatzen ikasteko gidaritza eskainiko dizu eta kudeaketa eraginkorra ezartzeko metodologiak ikasiko dituzu, datua menderatzetik sortzen diren aukerak identifikatuko dituzu eta datuaren bulegoaren funtzioak ezagutuko dituzu.
 
 
2024ko azaroak 20 | 17:00etatik 19:00etara | Deustuko Unibertsitate Liburutegia. IIBZ. Bilboko Atrioa.
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024ren bosgarren saioan, oztopoak hautsi eta proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatu dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak erakutsiko ditugu. Gainera, barne-ekimenak eta -proiektuak bultzatzearen garrantzia jorratuko dugu, enpresen barruan aldaketa eta hedapena lortzeko funtsezko elementu gisa, eta horrek erakunde baten presentzia globala nabarmen bultza dezakeela azalduko dugu.
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
25.000 € arte enpresako SOC zerbitzuak kontratatzeko eta zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortzeko

Nazioarteko Gauzatu programa - Azaroaren 11ra arte zabalik
Gehienez 1M € enpresako nazioartekotze-proiektua garatzeko

Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Enpresako 100.000 € arte konektibitatea hobetu ahal izateko sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatu edo eguneratzeko

Kloud programa - Azaroaren 15era arte zabalik
Enpresako 50.000 € arte Cloud estrategiak eta zure negozioak behar duen hodeirako migrazio-plana diseinatzeko

Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Enpresako itzuli beharrik gabeko 100.000 € arte zerbitzu eta prozesuetara aplikatutako AA eta Data arloko proiektu komertzialak bultzatzeko Zalantzarik?

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako