| 2022ko urriak 26 eta 27 / Tokia: BEC – BILBAO EXHIBITION CENTRE Ansio-Barakaldo BasqueTrade& Investment-en Kanpo Sareko 80 herrialde Euskadira datoz euskal enpresekin batzartzera INTERGUNE+2022 nazioartekotzeko topaguneak elkarrekin biltzen ditu Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez zure enpresaren esku jartzen dituen zerbitzu, finantzaketa eta laguntza guztiak. Zure enpresak eskarmentua badu bere kanpo-proiekzioan edo lehen urratsak ematen ari bada bide horretan, Intergune huts egin ezinezko hitzordua da zure agendan. Hitz egin zure proiektuaz 80tik gora herrialdetan presentzia daukan BasqueTrade-ren Kanpo Sarearekin. Ezagutu adituek munduko egoera geopolitikoaz duten ikuspegia. Deskubritu aukera-merkatu berrietarako plan estrategikoak, estrategiak eta esperientziak merkatu-nitxoetako liderren eskutik. Eta gehiago ere bai… | Erreserbatu zure plaza! |
| Innobideak Prestakuntza - Berrikuntza ikastaroak / 2022ko urriak 20 / 09:30etik 12:30era / Online Enpresa-lankidetza zure estrategian txertatuz hazi egingo zara. Esango dizugu nola! Oso ikuspegi praktiko batekin aztertuko dugu zeintzuk diren enpresa arteko aliantza bat ahalbidetzen duten elementuak, aliantza horrek dituen abantailak, dauden aliantza motak eta euren instrumentazioa eta kudeaketa; aliantza guztiak daude artikulatuta euren kideen arteko funtzionamendua eta harremanak arautzeko akordioak, konpromisoak eta gainerako klausulak jasotzen dituen Bazkideen Itunean. | Erreserbatu zure plaza! |
| 2022ko azaroak 3 / 09:30etik 12:30era / online Aztertuko dugu nolako abantailak eta desabantailak dituen telelanak zure enpresarentzat Prozesuan jarraitu beharreko aldaketa estrukturalak eta kulturalak edo ezarpen irizpideak. Orobat aztertuko ditugu kontuan hartu beharreko hainbat alderdi tekniko, hala nola sarbiderako eta urruneko kontrolerako tresnak, komunikazioak, segurtasuna, antolakuntza eta askoz gehiago. Zure antolakundean telelana ezartzeko prozesuan laguntzeko behar duzun guztia. | Eman izena! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria Laguntzak ematen ditugu inbertsioak egiteko enplegua mantentzera bideratutako aktibo finkoetan Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu: Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, bideo marketina, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Begiratu hemen zeintzuk diren hurrengoak! |
| Basque Enterprise Europe Network Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena eta proiekzioa bultzatzeko. Zure I+G+B proiektua Europan posizionatu nahi baduzu sare global sendoenetako batekin, | lagunduko dizugu! |
|