Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Apirilaren 5etik 7ra / BEC – Barakaldo /
SPRI Taldeak ekitaldi hori sustatzen du, bere babesa emanez "WindTalks for Innovation" atalari, enpresa arteko topaketak bultzatuz energia eolikoaren sektoreko harremanak indartzeko, atzerriko ordezkaritzen presentzia koordinatuz eta lankidetza-akordio bat sinatuz Euskadiren (Basque Trade & Investment agentziaren bidez) eta Poloniako Pomerania eskualdearen artean.
2022ko apirilak 6 / 9:30etik 12:00etara / Bilbao Exhibition Centre (BEC) /
Pomerania, off-shore energia eolikoaren hub bat Itsaso Baltikoan. Negozio-gosaria eta networking-a

2022ko apirilak 6 eta 7 / Bilbao Exhibition Centre (BEC) /
Energia eolikoari buruzko nazioarteko B2B topaketak "WindEurope Bilbao 2022" ekitaldian

 
 
2022ko maiatzak 5 / 9:30etik 12:30era / online /
Office 365-en oinarrizko gobernantza-ereduaren definizioa. Jardunaldi honetan lagunduko dizugu eskema orokor bat egiten Office 365-en gobernantzarako aintzat hartu beharreko alderdi orokorrei buruz, posible izan dezazun prozesuak, pertsonak eta 365 teknologiak lerrokatzea zure antolakundean, lan-kultura digitalago bat lortzeko.
 
 
2022ko apirilak 7 / 9:00etatik 14:00etara / Presentziala /
Pertsonen arteko elkarreraginek (bezeroak, hornitzaileak, lantaldeak, batzordeak…) eragina dute lehiakortasunean. Nola maximizatuko ditugu emaitzak, baldin unea iristen denean ez bagara onenak aukerak kudeatzen eta gure arteko desadostasunak konpontzen? Pentsa ezazu. Saio honen ostean, beste maila batean negoziatuko dituzu aukerak eta kudeatuko dituzu gatazkak.
 
 
Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Formatu eskuragarri bat euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologiak aplikatu nahi dituzten mikroenpresa eta autonomo guztientzat, bai eta Interneten erabilpen intentsibo eta estentsiboan oinarritutako negozio-ideia bat garatu nahi duten ekonomia berriko sustatzaileentzat.
Industria Digitala 2022 programa
Laguntza ematen dugu EIKTen inguruko diagnostiko edo ezarpen proiektuetarako
Zibersegurtasun Industriala 2022 programa
Zure enpresa zibererasoetatik edo datu filtrazioetatik babesten laguntzen dizugu
BEINT bekak 2022
Unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten gazteentzako bekak
Hazitek 2022 programa
Euskal enpresen ikerketa industriala eta garapen esperimentala babesten dugu
Elkartek 2022 programa
Ikerketa kolaboratiboa indartzen dugu industria adimendun, energia eta osasun arloetan
Bateratu 2022 programa
Laguntzak kontzentrazio-ereduetarako (bat-egiteak, xurgatzeak edo ondorengotza)
Bideratu 2022 programa
Berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntza ematen diegu krisian dauden industri arloko enpresei
Bilakatu 2022 programa
Enpresa-jarduera birlokalizatu edo dibertsifikatzeko laguntzak



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra