Loading...
Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
| ||||
BANDA ZABAL ULTRA-AZKARREKO LAGUNTZA | ||||
Orain errazagoa da banda zabal ultra-azkarra zure enpresaraino eramatea, zure produktibitatea hobetzeko | ||||
Laguntzak ematen dizkiegu edozein tamainatako enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareen proiektuak garatu ditzaten. Sar zaitez! | ||||
| ||||
ADIMEN ARTIFIZIALEKO LAGUNTZA | ||||
Adimen Artifizialaren erabileran oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak ezartzea apustu aproposa izango da zure negozioaren eraginkortasuna hobetzeko | ||||
Eskura dituzu 100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, gastu eta inbertsioen % 50eraino finantzatzeko. Eska itzazu! | ||||
| ||||
GAUZATU INDUSTRIA LAGUNTZA | ||||
Zure enpresarako instalazio berriak erosi eta ekipatzeko inbertsioek dirulaguntza itzulgarriak jasoko dituzte | ||||
Aurkeztu ezazu gutxienez 120.000 euroko inbertsioa eskatuko dizun proiektu bat, zeinaren bidez posible izango duzun enplegua mantentzea edo lanpostu berriak sortzea 24 hilabeteko epean. Eskuratu informazio gehiago hemen! | ||||
| ||||
JARDUNALDI BIRTUALA: ADIMEN ARTIFIZIALA – UZTAILAK 13 / 09:00ETATIK 10:30ERA | ||||
Eskuratu jarraibideak, ikuspegiak eta ezagutza euren proiektuetan Adimen Artifiziala integratu dutenen erabilera-kasuen bitartez | ||||
Enpresen jardueraren ardatza informazioa eraldatzea da, hirugarrenei balio handiagoa eskaini ahal izateko. Eraldaketa-prozesuek adimen artifizialeko sistemak datu historikoen bidez ikasteko gai diren esperientzia eta ezagutza eskatzen dute. Eman izena orain eraldaketa horren prozesuak ulertzeko! | ||||
| ||||
2021EKO UZTAILAREN 24TIK 26RA -ONLINEKO EDIZIOA- | ||||
Euskal Encouter ekitaldian elkartuko gara zibersegurtasunaz, AAz, hacking etikoaz, robotikaz eta bideojokoez mintzatzeko | ||||
SPRIk sarera eraman ditu enpresa digitalari buruzko tailer eta hitzaldiak, hurbilago egoteko Euskal Encounter ekitaldiak biltzen duen komunitate digitaletik. Hauxe da antolatzen ari garenaren aurrerapena: Zer da machine learning eta nola erabili albiste faltsuak (fake news) detektatzeko.. • Windows sistemei zuzendutako erasoen mehatxu-ehiza (Threat hunting). RasPi-NAS; Raspberry-Pi 4B bat erabiltzea NAS zerbitzari bezala Google Fotos aplikazioaren alternatiba gisa Parte hartu! | ||||
| ||||
Hemen da industria SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España |
Loading...
Loading...