Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Bi laguntza-lerro eskaintzen dizkizugu, helburu eta zenbateko desberdinekin:
  • 1. lerroa: Abiadura handiko sare pribatuak instalatzea (1Gbps)
  • 2. lerroa: Banda zabal ultralasterreko sareetara konektatzea
 
 
Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Arlo hauen inguruko proiektuak aurkez ditzakezu:
  • Datuaren estrategiaren gaineko aholkularitza: kanpo-aholkularitzako gastuak estaltzen ditu zure enpresaren egungo egoera ebaluatu eta aholkularitza teknikoa jasotzeko.
  • Datuaren estrategia: Datuen azpiegituran eta arkitekturan edo business intelligencen oinarritutako proiektuak.
  • Adimen Artifizial aplikatua: AAn oinarritutako soluzio edo zerbitzu komertzialak ezartzea.
Kontuan hartu zure enpresaren katalogoaren parte diren produktuak edo zerbitzuak ez direla diruz lagunduko.
 
 
Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Programaren bidez, zure negozioaren babesa indartuko duzu neurri hauen bidez:
  • Zibersegurtasunaren azterketa eta ekintza-plan pertsonalizatua hornitzaile espezializatu batekin.
  • Software arloko auditoriak eta zibererasoen simulazioa ahuleziak detektatzeko.
  • Firewall aurreratuak eta intrusioak atzemateko sistemak erostea.
 
 
2024ko urtarrilak 15 | 09:00etatik 13:00etara | Bizkaia Plaza eraikina, Bilbo
Giza baliabideak, marketina edo berrikuntza bezalako funtsezko arloetan inbertitzen duzunean, gaizki kudeatutako barne-gatazka batek dena jar dezake arriskuan: ase gabeko bezero garrantzitsuak, arreta txarragatik porrot egiten duten kanpainak, edo sailen arteko komunikazio-falta.

Oraingoan, Asier de Artaza adituak gidatuta, gatazkak detektatzen, konpontzen eta prebenitzen ikasiko duzu bitartekaritzako eta gatazkak konpontzeko Harvard prozesuaren metodo hibridoaren moduko teknikak erabilita. Tresna horiek, zure taldearen kohesioa hobetzeaz gain, zure enpresaren errentagarritasuna ere babestuko dute, erronkak hazteko eta etengabe hobetzeko aukera bihurtuta.
 
 
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea
Konprometituta gaude zabalpenarekin, eta enpresen panorama ezagutzeko espazioak sortzen ditugu. Euskadiko enpresei buruzko informazioa eskaintzen dugu, loturak sustatuz eta enpresen arteko harremanak indartuz eta bultzatuz. Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.
 
 
Urriaren 16ko 10:00etatik, urriaren 18ko 23:00etara | Gasteiz (Araba)
Diseinuaren, programazioaren, errealitate birtualaren eta fabrikazio digitalaren inguruan sektoreko profesional onenekin ikasi ahal izateko aukera da. Bien bitartean, gainera, talentu berriak ezagutzeko eta Estatuko eta nazioarteko hizlariekin harremanak finkatu ahal izango dira.
Kloud programa - Azaroaren 15era arte zabalik
Enpresako 50.000 € arte Cloud estrategiak eta zure negozioak behar duen hodeirako migrazio-plana diseinatzeko

Bideratu Berria 2024 programa - Irailaren 30era arte zabalik
600.000 € arte aurrerakin itzulgarrietan enpresa industrialak berriro egituratzeko eta berriro merkaturatzeko neurrietarako

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

BDIH Konexio programa - Urriaren 15era arte zabalik
Erakunde bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 20.000 € arteko laguntza emango dugu, BDIHek Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien 250 aktibo baino gehiagotakoren bat ezartzeko

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu

Hazinnova programa - Urriaren 24ra arte zabalik
Doako aholkularitza espezializatua produktuarekin edo prozesuekin lotutako berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak, adibidez




La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro ninguna comunicación del Grupo SPRI puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo los boletines y comunicaciones que le interesan editando su suscripción.

Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal | Contacto