|
| Berrikuntza Hepyc-ek material gogorretan interpolazio bidez hariztatzeko fresak merkaturatu ditu Gipuzkoako enpresak txirbil-harroketa duten ebaketa-erremintetan espezializatuta dago, eta operazio bakar batean hariztatu eta bizarra kentzen duen produktu hau fabrikatu berri du. Produktu horiek piezak mekanizatzeko erabiltzen dira aeronautikan, trenbide-sektorean, autoeragile-sektorean, energia berriztagarrietan, ontzigintzan edo makina-erremintan, besteak beste. |
|
| BDIH Balbula irristailurako plaka erregogorreko prototipo baten fabrikazio gehigarria DDeguisa 1966an sortu zen enpresa da, ingeniaritzan, diseinuan eta estaldura eta errekuntza- eta kontrol-ekipoen fabrikazioan diharduena. 1974tik balbula lerragarriko sistemak muntatzeko eta estatu-mailan merkaturatzeko lantegi bat du Amurrion. Sektorean metodo tradizionala ordezkatuko zuten aurrerapen berrien aurrean, konpainiak lehengai erregogorretarako fabrikazio gehigarriko metodo egokienak ikertzea erabaki zuen. |
|
|
|