Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
AURKEZTU ZURE STARTUP-A EUSKAL INDUSTRIAREN ERRONKEI AURRE EGITEKO
Negozio-aukerak hurbiltzen dizkiegu industria, ingurumen, energia edo automozio sektoreetan aplikatutako teknologia berriak garatzen dituzten startup-ei
8 urte baino gutxiago dituen startup bat bazara, eta probatu edo inplementatu daitekeen konponbide teknologiko bat baduzu edo dagoeneko eskuragarri badago merkatuan, hemen duzu interesatuko zaizun negozio-aukera bat. Eman begiratu bat eta egin bat erronkarekin!
 
SPRI
INDUSMEDIA 2021 / AZAROAK 23 - 09:30 - 14:00
Gorde plaza bat Indusmedia ekitaldirako eta hitz egin dezagun sektore industrialeko marketin digitalari buruz. Etorriko zara?
Sektore industrialean ideiak partekatzeko, jakintza zabaltzeko eta marketin digitalaren arloko esperientziak eta kasu arrakastatsuak erakusteko urteroko hitzordua. Aurtengo edizioa presentziala izango da. Eman izena eta partekatu!
 
SPRI
01. ZIBERSEGURTASUNARI BURUZKO DEEP DIVE JARDUNALDIA
Industria digital eta jasangarriari buruzko DEEP DIVE jardunaldia
  • Azaroak 16: 4.0 Industria Segurua
  • Azaroak 23: Cyber-Range eta BCSC
  • Azaroak 25: Energia, Automozioa, Blockchain eta HPC
SPRI
02 MEDIKU-GAILUAK ETA OSASUN DIGITALARI BURUZKO DEEP DIVE JARDUNALDIA
  • Azaroak 23/24: Gailu medikoak
  • Abendua 10: Deep Dive Osasun Digitala
SPRI
03. MATERIAL AURRERATUARI BURUZKO DEEP DIVE JARDUNALDIA
  • Azaroak 17: Material konposatuen (composites) fabrikazio- eta simulazio-prozesuak
  • Abendua 02: Metalezko fabrikazio-prozesuak forjatze teknologia erabiliz
  • Urtarrila 26: Balio erantsi handiko konponbideak azaleretarako
 
SPRI
BARNETEGI TEKNOLOGIKOA / AZAROAK 17 - 09:00 - 18:00 / ETXEGANA HOTELA
Ikuskatu zure marketin digitaleko estrategia eta ezarri ekintza-plan bat gure Barnetegi Teknologikoan
Helburua da bertaratuei aukeratutako teknologiaren inguruko trebakuntza ematea, eta ondoren, teknologia horrekin lan egitea gaian adituak diren aholkulariekin. Barnetegian egindako lana abiapuntu bat izango da parte-hartzaileek gero landutako teknologiak bultzatu ditzaten beren erakundearen barruan. Interesatzen bazaizu… Eman izena!
SPRI
JARDUNALDI BIRTUALA / AZAROAK 11 - 09:30 - 11:30
Ezagutu ezazu zure bezeroekiko harremanak hobetzeko CRM metodologia eraginkorrena
Jardunaldi honetan CRM estrategia baten jardunbide egokienak planteatzen ikasiko duzu: salmenta-zikloa definitzea, bezero bakoitzaren esperientzia pertsonalizatzea kanal anitzen bitartez… Eman izena!
 
SPRI
5G LAGUNTZA / ERALDAKETA DIGITALA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz
100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza enpresako eta urteko edozein tamainatako enpresentzat, baldin 5G teknologiak ezartzeko proiektuak aurkezten badituzte, haien erabilera-kasuek demostrazio efektua badute eta proiektu horien bidez 5Gren eskaintza eta eskaera aktibatu badaiteke Euskadin. Eskatu hemen!
 
SPRI
BANDA ZABAL ULTRA-AZKARREKO LAGUNTZA
Orain errazagoa da banda zabal ultra-azkarra zure enpresaraino eramatea, zure produktibitatea hobetzeko
Laguntzak ematen dizkiegu edozein tamainatako enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareen proiektuak garatu ditzaten. Sar zaitez!
 
SPRI
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA LAGUNTZA
Dirulaguntzak ematen ditugu industria-enpresen zibersegurtasun arloko hobekuntzak finantzatzeko, aukera izan dezaten gehiago eta hobeto babestuko dituen ekintza-plan bat egiteko
Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen zibersegurtasunean... Eskatu laguntza orain!
 
SPRI
ADIMEN ARTIFIZIALEKO LAGUNTZA
Adimen Artifizialaren erabileran oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak ezartzea apustu aproposa izango da zure negozioaren eraginkortasuna hobetzeko
Eskura dituzu 100.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, gastu eta inbertsioen % 50eraino finantzatzeko. Eska itzazu!
 
SPRI
MIKROENPRESA DIGITALA AGENDA
Prestakuntza honek laguntza ematen die mikroenpresa eta autonomoei digitalki eraldatzeko eta euren negozioa errentagarriago bihurtzeko
Hileroko eta doako bi orduko oinarrizko ikastaroak EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Zeri buruzko prestakuntza hartu nahi duzu hil honetan? Begiratu agenda!
 
SPRI
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA / 2. ONLINEKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA
16 saio teoriko-praktiko, ideia oso argiak emango dizkietenak zuzendaritza-taldeei euren negozio edo kudeaketa ereduak berritzeko
Programa honek hiru orduko onlineko eta doako saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu euskal produkzio-sareko profesionalentzat, eta bere asmoa da berehala aplikatzeko moduko ezagutzak eta ideiak azaleratzea, enpresei euren arazoak konpontzen edo erronka berriei aurre egiten laguntzeko. Kontsultatu agenda!
 
SPRI
Inplantalariak
Aholkulari teknologiko batek lagunduko dizu identifikatzen zure enpresako zein arlo hobetu ditzakezun teknologiak erabilita
Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara, doako aholkularitza emango dizugu eta teknologiak berehala ezartzeko aukera, zure negozioaren eraldaketa digitalaren bidez posible izan dezazun denbora eta kostuak aurreztea, zure kolaboratzaileekin digitalki harremantzeko modua hobetzea, presentzia digitala izatea bezeroak zure bila dabiltzan tokietan, konfiantza sortzea segurtasuna eta eraginkortasuna transmitituz…. Jarri orain gurekin harremanetan!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara spricomunica@spri.eus