Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
| ||||
II. ACLIMA GLOBAL TOPAKETA/ AZAROAK 24 ETA 25 • ONLINE | ||||
Jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten eta nazioarteko aukerak bilatzen dituzten euskal enpresentzat, Txile da erronka nagusia. | ||||
“Aclima Global” ingurumen-industrien erreferentziazko topaketa da: Webinar-ak / B2b topaketak/ nazioarteko hizlariak /eztabaida-mahaiak... Momentuz, egiozu tarte bat zure agendan, laster apuntatu ahal izango zara eskaintzen duen guztian. Save the Date! | ||||
BDIH-KONEXIO LAGUNTZA-PROGRAMA | ||||
BDIH-Konexio programak gogoan hartu ditu beren enpresetan txertatu beharreko teknologiari buruz zalantzak dituzten guztiak. Zalantzak badituzu… ez ahaztu laguntza hau. | ||||
Teknologia batzuk, aukera ematen dizutenak zure produktuak jasangarriago egiteko, zure prozesuei robotika malgua aplikatzeko, zure negozioa babestuko duen zibersegurtasuna probatzeko, zure makinen produktibitatea hobetzeko,... eta gehiago. Eskatu laguntza urriaren 22a baino lehen! | ||||
MIKROENPRESA DIGITALA AUTONOMO ETA MIKROENPRESENTZAT | ||||
2 orduko webinar-ak, zure estrategia komertziala azkar eta modu seguruan indartzeko. | ||||
SPRI Taldearen Mikroenpresa Digitala ikastaroak doakoak dira eta webinar formatuan eskaintzen dira Zoom plataformarekin eta edukiera mugatuarekin, aukera izan dezazun zure zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Bi orduko webinar-ak marketin digitaleko teknika onenak eta tresnak eskuratu eta zure negozioan aplikatu ditzazun, eta baita ere lor dezazun gehiago saltzea eta produktiboagoa izatea modu seguruago batean. Eman izena! | ||||
Enpresa digitala | ||||
Enpresa Digitalaren ekitaldi agenda | ||||
4.0 industriako teknologiei buruzko prestakuntza eta gaikuntzarako ikastaro birtualak. Etengabe eguneratzen den agenda. Bete-betea dator, eta interesa dakizuke zerbait. Adi egon! | ||||
INPLANTALARIAK ZERBITZUA AUTONOMO ETA MIKROENPRESENTZAT | ||||
Doako aholkularitza zerbitzua, behar dituzun konponbideak berehala ezarriko dizkizuna, esklusiboa eta enpresaren egoera eta xedeari egokitua. | ||||
Telelana, geokokapena, salmenta-kanal berriak, prozesu eraginkorragoak, online posizionamendu hobea, segurtasuna bitarteko digitalak erabiltzean… Zer behar du zure enpresak? Kontaiguzu zure erronka eta atera etekina teknologiei inplantalari teknikari baten laguntzaz. | ||||
KUDEAKETA AURRERATUA | ||||
Parte hartu talentua bilatzen eta zure enpresako pertsonen kudeaketa eta ekonomia hobetzen lagunduko dizuten doako saio birtualetan. | ||||
Prestakuntza Innobideak-ek ikastaro birtualak proposatzen ditu, industri arloko eta industriarekin lotura duten zerbitzuetako enpresei beren emaitzak hobetzen laguntzeko. Eman izena orain! | ||||
SPRI TALDEAREN LAGUNTZAK | ||||
Sartu SPRI Taldeko indarreko laguntza guztietara. | ||||
Sartu, eta ez baduzu aurkitzen bila ari zarena, jarri gurekin harremanetan. | ||||
Hemen da industria © SPRI Urkijo zumarkalea, 36 - 4ª sol. Bizkaia plaza eraikina. 48011 Bilbao. Tel.: 900 929 393 info@spri.es |